Orokorrean plaka etzanetatik doan bide polita.
Aseguruak urruti. Lehenengo bi luzeetan aseguruak aurkitzean dago “zailtasuna”,
urruti daudelako eta arrokarekin oso ongi mimetizatzen direlako.
Giltza laugarren luzeko hasiera da. Aseguruak urruti
dituen plaka bertikala da. Gainera ez dago aseguruen artean zerbait ipintzeko
aukerarik.
Iristeko:
Ikusi hurrengo sarrera (Els Ports).
Hurbiltzeko: Lliberós
aparkalekutik Els Estrets-eko bidea hartu eta 20 minututan Gronsa Sud-eko
mendebaldeko hormaren oinarrian gara. Materiala jantzi eta bidearen hasierara
oinez igo (beste 5 min. inguru). Bidearen hasiera aurkitzeko harlauza
bereizgarri batean ohartu behar gara. Bere azpian, ezkerretara, 3 metro
ingurura, dago R0 bilgunea. Kubetatxo moduko batean dago.
L1
(30 m, 4 aseguru, 3c). Plaka etzan erraza, baina aseguruak urruti. “Zailtasuna”
hurrengo asegurua aurkitzea da. Bigarren asegururaino gorantz emeki egiten duen
diagonala eginez igo eta ondoren dena zuzen. Bilgunea harri baten gainean
aurkituko dugu.
L2
(40 m, 3 aseguru, 3c). Plaka etzanetatik kanalaren ezkerrean geratzen
den zehaztugabeko espoloira irten arte zuzen igo. Bilgunea kanala amaitu eta
metro batzuk gorago, eskuinean, aurkituko dugu. Azken 10-15 metroak errazak,
baina asegururik gabe.
L3
(60 m, 0 aseguru, 3a). Gure gainean ikusiko dugun ipuru aldera
zuzen igo. Ipuruan zintaren bat ipintzeko aukera dago. Apur gorago eskuinera
egin eta plaka handi aldera zuzen igo (eskuineko pitzaduraren batean friend
ertainen bat jartzeko aukera dago). Hartxintxar solte ugari dago luzean.
Bilgunea parabolt bakar batez osatua.
L4
(50 m, 5 aseguru, 4c). Lehenengo asegurua 8 metro ingurura.
Luzearen hasiera 20 metro inguruko plaka bertikala da. Aseguruak urruti ditu
eta beraien artean ez dago ezer ipintzeko aukerarik. Ondoren plaka etzan egiten
da eta erlaxatuago igotzen da.
L5
(35 m, 3 aseguru, 4b). Bilgunetik atera eta berehala erresalte bat.
Ondoren, azken plaka bertikalaren oinarrira iritsi arte, plaka etzana. Azken
plaka bertikalak 10-15 metro ditu eta arroka eta euste-leku onak ditu.
L6
(25 m, 1 aseguru, 4a). Ezker aldera 10 metro horizontalean egin
behar dira (ia oinez egiten dira). Atzean aurkituko dugun kanala zeharkatu eta
justu aurrean luzean dagoen aseguru finko bakarra aurkituko dugu. Apur bat
aurrerago ipuru batek azken metroak babestea ahalbidetzen du. Ezkerrera metro
pare bat eginez, ertzera irten. Bertan gaudenean bilgunea ikusiko dugu
(lehenago ez da ikusten).
Jaitsiera:
Oinez. Gronsa Sud-eko gailurra bere oinarritik
inguratu oso nabaria den lepo batera iritsi arte. Bertatik, mendebaldera,
jaisteko bidezidorraren arrastoak ikusten dira. Arantzadun zuhaixkaren bat edo
izan ezik, Gronsa Sud gailurra inguratzeko ez dago aipatzeko zailtasunik.
Lepotik mendebaldera jaitsi. Bidea aldapatsua da, baina arazorik gabe jaisten
da. Jaitsieraren erdi aldera soka finko bat aurkituko dugu. Plaka etzan bat
jaisten laguntzeko jarria dago. Errekara iristerakoan bidea adierazten duen
mugarri bat aurkituko dugu. Erreka jauzi batera iristen denean, ezkerrean
dauden mugarriei jarraitu. Bigarren jauzira iristerakoan, erreka Els Estrets
aldera irekitzen denean, eskuin aldera erlaitz batzuetatik diagonalean jaitsi.
Bidera iristeko 35 minutu inguru kalkulatu. Denbora horri kotxera itzultzeko
beste 20-30 min. inguru gehitu behar
zaizkio.
Materiala: 5-6 zinta +
bilgunerako materiala. Bi edo hiru friend ertain eta ipuruetan jartzeko zinta
luze pare bat.
Arroka: Kareharria
(konglomeratua).
Orientazioa:
Mendebaldea.
Goizez itzala.
Iraupena: 2h.
1.
igoera: Dragos
Slanina, Boris Coll, Rodri Parra eta Jordi Mena, 2011.
0 comentarios:
Publicar un comentario