Bideak
ongi banandutako bi zati ditu. Behekoa, lehenengo 3 luzez osatutakoa, plaka
etzanetarik zehar doa, beste guztia orokorrean arroka ona duten (aseguruak
gertu dituen L4ko zati bat izan ezik) plaka bertikaletatik doa. Bidea oso ongi
babestua dago eta larritasun gutxikoa da. Azken luzea hormaren goiko aldean
dagoen erlaitz erraldoiaren ostean dago eta ez du altuera sentsazioa sortzen.
Beheko luzeetan asegururen bat edo batzuk saltatzeko aukera dago (bakoitzak
erabakitzen duenaren arabera).
Leku
polita eta lasaia. Abenduak hasierako zubian egindako bidea.
KONTUZ! Araututako eskalada. Uztailak 31tik
abenduak 15era soilik eskala daiteke. Araua errespetatu.
Iristeko:
Hurrengo
sarrera irakurri (Els Ports).
Hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.
L1 (50 m, 6 aseguru, 3a).
Ia oinez igotzen den
plaka oso etzana. Aseguruak jarraitu. Nahi baldin bada, asegururen bat edo
batzuk salta daitezke.
L2
(25 m, 6 aseguru, 3b). Plaka etzana,
aurrekoa baino zertxobait tenteagoa.
L3 (20 m, 4 aseguru, 3c). Bigarren aseguruan erresalte bat duen plaka etzana. Erresaltzea bere
eskuinetik saihestu daiteke. Hobe L2 eta L3 luzeak elkartzea.
L4 (25 m, 9 aseguru, 5a
edo 4c/A0). Euste leku onak
dituen plaka bertikala hasieran. Ondoren ezker aldera, ipurua ikusten den leku
aldera, joan. Ondoren euste leku txikiak dituen plaka bertikaletik zuzen igo
behar da. Euste leku horietako bateren batekin arreta izan behar da. Hala ere
zati horretan aseguruak gertu daude eta ez da larritasunik pasatzen.
L5 (25 m, 6 aseguru,
4b). Arroka ona eta “bolo”
onak dituen plaka bertikala. Bilgunera hurbiltzen garen heinean plakak
bertikalitatea galtzen du. Hobe L4 eta L5 luzeak elkartzea (L4ko bilgunea
zertxobait deserosoa da).
L5bis. Gure ezkerrean dauden zuhaitzetaraino dauden 15 metroak
oinez egin.
L6
(25 m, 10 aseguru, 5c+ edo 4c/A0). Zuhaitzaren
enborraren laguntzarekin igotzen den plaka bertikala hasieran. Ondoren arroka
trinkoa duen eta ezkerretik eskuinera doan espoloitxo moduko batetik jarraitzen
da gilbortxo baten oinarrira iritsi arte. Bertan dago bideko pasagune zailena.
Oso ongi babestua dago, goian, justu bere lekuan, dagoen parabolt batekin.
Pasagunea gainditzerakoan bilgunera iritsteko euste lekun onak dituen plaka
bertikal batetik igotzea soilik geratzen zaigu.
Jaitsiera: Bidetik
rapelatzen. Bilgune guztiak (L4koa izan ezik) bi parabolt eta eraztunez osatuak
daude.
Materiala: 10-16 cintas (luzeak elkartzen badira ala ez) + bilgunerako materiala.
Arroka: Kareharria (konglomeratua).
Orientazioa:
Hego-ekialdea.
Eguzkia, goiz goizetik.
Iraupena: 1h45min
Nork
ekipatua: Marisa Huguet eta Ismael Monsonís, abendua 2012.
0 comentarios:
Publicar un comentario