© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.
Mostrando entradas con la etiqueta 4c. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 4c. Mostrar todas las entradas

2026/08/03

Bideen zerrendarako lotura

Pescamou La Pierre Saint-Martin eski-estazioan (Arette) dagoen eskalada eskola txiki bat da. Ekialdera begira dagoenez , uztaila-abuztu erdian, bero handiko egunetan, eskalatzeko aukera ematen du normala baita aire pixka bat egotea.

Hurbilketa ez da oso luzea, eta lekua oso lasaia da. Anie tontor aldera dauden bistak, ederrak.


Arroka luxuzkoa. Itsasgarritasun izugarria duen kareharri super-estra-plus bat da. Ekipamendua ere luxuzkoa da (eskola-eskola batekoa). Ildaska asko dituzten plaka etzanen gainean eskalatzen da. Ildasketan oinak sartzeari trikimailua hartzen zaionean, eskaladaz gozatzen da.

Lekua aproposa da udako goizetarako (eguzkitan eskalatu nahi badugu) edo arratsalde beroetarako. Bigarren kasu horretan, hurbildu aurretik, aztertu estazioko web-kamera. Sarritan behe-lainoa haranetik igotzen da arratsaldeetan eta ingurua laino trinko batez estaltzen da. Kasu horietan ez du merezi hurbiltzea.

Hiru luzeko 5-6 bide daude eta luze bakarreko beste horrenbeste bide. Oinarrietan jarritako plakatxo batzuetan bideen izena jarrita dago. Izen batzuk lausotu samarrak daude, baina ondo ikusten direnekin erraza da bide guztiak identifikatzea.

Zailtasun-maila atsegina. Gure iritziz, zenbait bidetako luzeei jarritako jatorrizko graduazioa goitik jarrita dago.

Tokiari arazoren bat bilatzekotan, bideak elkarrengandik oso hurbil daudela aipatu beharko genuke (2 metro eskasera bananduta daude). Plaka handiak ematen duenaren %100 etekina atera diotela ikusten da.

Esandakoa. Udarako leku aproposa, eta are gehiago orain udak hain beroak izanik.

 

Iristeko: Isaba-Belaguatik La Pierre Saint-Martin (Arette) eski-estaziora hurbildu eta bertako aparkalekuren batean aparkatu.

Hurbiltzeko: Aurrez aurre Arlas tontorra dugu. Bere oinarriraino teleski bat igotzen da. Norabide horretan eski-pistetatik igo, GR markak (gorria eta zuria) aurkitu arte. Haiei jarraitu. Eski-pistak ezkerretik inguratzen du Arlas tontorra bere oinarritik. Hori egitean, Pescamou-ko lautadara iritsiko gara. Plaka bistakoa da. 35 bat minutu dira kotxetik (lasai-lasai).

Oharra: Txaleten goiko aldean aparkatzen badugu, igoera 10 minutu inguru laburtzen da.

 


Au pays des marmottes (75 m, 5c, derrigorrez 4c)

Plaka handiaren ezker ezkerrean dagoen parabolt-lerroa. Plakatxo bat bidearen izenarekin (nahiko lausoa). Bere ezkerrean, kimikoen lerro bat dago. 6c-ko zailtasuna duen luze bateko bidea da.

Jatorrizko krokisak 6a ematen dio L2-ari. Guri 5b inguruko zailtasuna zuela iruditu zitzaigun. Asko jota, gora botata, 5c izan daiteke. Plaka lauak eskalatzea ez bada zure estiloa, agian 6a irudituko zaizu.

Itsasgarritasunezko plaka etzan eta leun bat da. Egia da R1etik ikusita plakak beldur pixka bat eragiten duela. Badirudi ez dagoela ezer, baina gero konturatzen zara mikro-tontor batzuk dituela. Bertara igota oso ondo eusten zara (harkaitzaren itsasgarritasun ona dela eta). Gainera, oso ongi babestua dago.

 

L1 (25 m, 11 aseg., 4c). Plaka etzan ildaskatua. Zailtasuna hasieran kontzentratzen da, hor pixka bat bertikalagoa baita. Gero eramangarriagoa da.

L2 (30 m, 4 aseg., 5c). Plaka etzana, laua, lehen 6 aseguruetan; mikro-tontor batzuk ditu, eta horietan jarri behar dira oinak. Noizean behin, oinak jartzeko mini-erlaitzak eta mini-uhinak ere aurkituko ditugu. Luxuzko itsasgarritasuna, oinetaz fidatzeko eskalada batekin. Laugarren asegurutik ezkerrera irteten bagara, hobe.

Gero plaka bertikal bat, baina helduleku gehiagorekin. 12. asegurutik bideak ezkerrera egiten du eta plaka handiaren ezkerraldera pasatzen da.

L3 (20 m, 7 aseg., 4b). Rtik ezkerrera 2 metro inguru mugitu eta heldulekuak dituen ildaska bati eraso. Plataforma handi batera irteten da. Hortik, helduleku onak dituen plakatxo etzan eta pitzatu bati eraso behar zaio.

 




Jolie brise (85 m, 5c, derrigorrez 5a)

Harri-bloke handi baten eskuinaldean dagoen parabolt-lerroa. Ageriko ildaska hasieran.

 

L1 (30 m, 10 aseg., 5a). Hasieran, eskuineko plakan dauden mikro-tontorren laguntzekin igotzen den ildaska. Hor kontzentratzen da luzeraren zailtasuna. Gero, plaka etzan ildaskatua, antzeko eskalada batekin, baina eramangarriagoa.

L2 (20 m, 9 aseg., 4c). Plaka etzan ildaskatua. R pixka bat deserosoa (baxu samar geratzen da).

L3 (35 m, 12 aseg., 5c). Zulo handi batek sortzen duen sabaia. Hobeto igotzen da zuzen eraso eginez (plaka eskuinean utzita). Plaka ildaskatura igotzeko pausagune txiki bat. Ezkerreko blokeetatik igotzen jarraitu. Aurrean plaka sabeldu bat dago, zuzen igota 6a atera daitekeena, baina erorikoa izanik erlaitz batera erorketa txarra duena. Ezkerretik, plakak helduleku on batzuk ditu, progresio erosoa ahalbidetzen dutenak. Zatitxo hori gaindituta, heldulekuak dituen plaka batek erlaitz handian uzten gaitu. Hortik, helduleku onak dituen azken plakatxo etzan bati erasotzea besterik ez zaigu geratzen.

 

Jaitsiera: Oinez. Ezkerretik, bidexka baten arrastoei jarraituz, 5 minututan bideen oinean egongo gara. Hormaren oinetik kotxeraino 25 minutu ingurukoa da itzulera (10 minutu gutxiago autoa txaleten goialdean utzi badugu).

 

Materiala: 14 zinta + bilgunerako materiala. Fendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak.

Arroka: Itsasgarritasun oso oneko kareharri ildaskatua.

Orientazioa: Hego-ekialdea.

Iraupena: 1h 20min bide bakoitzerako.

 

Cambiar idioma (Castellano)

2026/07/09

Bideen zerrendarako lotura

Aspalditik nuen Collbatón eskalatzeko gogoa, baina arrazoi batengatik edo besteagatik beti atzeratuta geratzen zen aukera suertatzen zen. Oraingoan, Gironako kostalderako bidean, bertara hurbildu eta zonaldeaz gozatzeko aukera izan dugu.

Josep Monistrol bidea egin genuen Codolosa-ko horman eta Laietana 18 d 'Octubre bidea La Salut-eko horman. Lehenbizikoaren ekipamendua nahiko zaharra da (multi montiak), ondo hornitua dago, baina aseguru batzuen artean nahiko urrutiratze luzeak daude. Bigarren bidea bide modernoa da, ondo hornitua dago eta arroka onekoa da.

Udazken amaierarako, negurako eta udaberri hasierarako leku aproposa da. Uda betean bero handia egingo duela imajinatzen dut. Gu Aste Santuko bigarren asteko lanegun batean egon ginen eta bakarrik ibili ginen. Toki egokia izan daiteke, baita ere, Montserrateko goiko aldean eguraldi txarra egiten badu.

Josep Monistrol Sabadell-go eskalatzaile nekaezinari eskainitako bidea da.

 

Iristeko: Collbató herrira hurbildu eta Coves de Collbató seinaleztapenak jarraitu. La Salut ermitatik gertu dagoen aparkalekuan kotxea utzi. Parkean dagoen iturrian urez hornitzeko aukera dago.

Hurbiltzeko: Aparkalekutik ateratzen den bidezidorra hartu. Uhar lehorra zeharkatzeko balio duen zementuzko zubia igaro aurretik, eskuinera hartu. Bideak behera egiten du eta uharrean sartzen da. Uhar lehorretik gora egin behar da. Mugarri txiki batera iristean (ikusteko zaila dena), ezkerretara hartu eta uharretik irten. Pintura horiko puntuei jarraitu hormaren oinarrira iritsi arte.

La Salut-eko hormara igotzeko, mugarria baino metro batzuk lehenago, bidezidor nabarmen bat ikusten da eskuinean. Bost minutuko igoera baten ondoren bidezidor horrek bidearen oinarrian uzten gaitu.

 

Josep Monistrol (60 m, 5b, derrigorrez 5b)

L1 (30 m, 6 aseg., 5b). Sabeltxo bat sarreran (luzeraren pasagune gogorrena hor dago). Pasagunea derrigorrezkoa da eta oinetan fidatu beharrekoa. Plaka batetik jarraitzen du. Hemen hurrengoa segurua (arroka-zubi bat) urruti dago eta, gainera, ez da ikusten, baina posible da ondoko bideko parabolta txapatzea. Plaka batek diedro batera garamatza. Tarte horretan, luzera zatikatzeko aukera dago lurretik 15 bat metrora R bat dago (bi multi montiz osatua). Diedroa gaindituta, plaka batek bilgunean utziko gaitu. Gure bilgunea ezkerrekoa da (3 multi monti), baina eskuinekoan ere egin daiteke (2 parabolt katearekin lotuta).

L2 (30 m, 6 aseg., 5a). Pitzadura zeihar bat duen plaka hasieran. Zuzen igo beste plaka batetik (aseguruak urrun), gainean ditugun 2 zuhaixken eskuinean jarri arte. Hortik, bideak plaka erraz bat zeharkatzen du gorantz eta ezkerrera doan diagonal bat eginez. Aseguruak oso urrun eta zerbait jartzeko aukerarik ez. Sabel txiki bat duen plaka batek bilgunean utziko gaitu.




Jaitsiera: 60 metroko bi sokekin rapel batean lurreraino iritsiko gara arazorik gabe.

Materiala: 6-8 zinta + bilgunerako materiala. Ongi etor daiteke friends joko bat eramatea. Guk totem berde bat jarri genuen L1ean (aukerako R-aren ondoren eta diedroaren aurretik) eta totem hori bat L2an (zuhaixken azpian dagoen plakan).

Arroka: Montserrateko konglomeratua.

Orientazioa: Hegoa – Hego-ekialdea.

Iraupena: 1 h.

Nork irekia: Oscar eta Albert Masó, 2001 (behetik irekia).

 

Laietana 18 d´Octubre (65 m, 5a, derrigorrez 4c)

L1 (25 m, 4 aseg., 4b). Ondo babestutako (bakoitza parabolt batekin) 3 sabeltxo dituen ezproitxoa. Bilgunea 5 m inguru eskuinetara dago, plataforma zabal batean.

L2 (15 m, 4 aseg., 4a). Ezproitxo txiki batetik igarotzen den plaka etzana.

L2 (25 m, 7 aseg., 5a). Ezproitxo bat hasieran. Gero, ezkerrerantz egiten den zeharkaldi labur batek kanal baten eskuinean dagoen plaka etzan eta polit batean uzten gaitu. Amaitzeko, diedro labur eta polit bat.

 



Jaitsiera: 60 metroko bi sokarekin 55 m inguruko rapel batean bidearen oinarriraino iritsiko gara arazorik gabe. 

Materiala: 7 zinta + bilgunerako materiala. Friendak eta fisureroak ez dira beharrezkoak.

Orientazioa: Hegoa – Hego-mendebaldea.

Iraupena: 1 h.

Nork irekia: A.A., 2019ko urria

 

Cambiar idioma (Castellano)

2025/12/29

Bideen zerrendarako lotura

Bide bitxia inguru eder batean. Sant Honorat aldera dauden bistak oso politak dira. Horregatik bakarrik merezi du bidea egitea. Orientazioagatik (ipar mendebaldea) egun beroetan igo daiteke oraindik (guri tokatu zitzaigun bezala), ia eskalada guztia itzalpean egiten baita.

Bide erraza, bi zailtasun puntual dituena. Gainerakoa plataforma zabaletan egiten diren trepadak dira, eta zailtasuna hurrengo parabolt non dagoen aurkitzea da, oso ondo mimetizatzen baitira arrokarekin. Horman nabigatzen ibiltzeak interes puntu bat ematen dio eskaladari.

Lehenengo zailtasuna L1ean lurretik irtetea da. Oinetaz fidatzeko pasagune txiki bat dago, lehen paraboltera iristeko. Luzearen gainerakoa zeharkaldi luze bat da, lurretik 5 m-ko altuerara, plataforma on batetik (II). Gainera, oso ondo babestuta dago.

Bigarren zailtasuna, L2ren hasieran dagoena. 6-8 m-ko tarte bertikal labur bat da (4 parabotekin oso ondo babestuta). Hormatxo honen bigarren zatian pixka bat estutu behar da. Euste leku onak daude, baina gutxi oinetarako.

Juan Vidalen krokisean 4 parabolt agertzen dira L4ean, baina guk ez genituen azken 2ak ikusi/aurkitu. Harri solte ugariko eremua da eta, harkaitzarekin mimetizatuta, agian, saltatu egin genituzke.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengo sarrera.

 

L1 (35 m, 6 aseg., 4c). Lurretik altxatzeko pasagune txikia. Gero zeharkaldi horizontal bat plataforma batetik, erraza eta ondo babestua (II). Azken 15 metroak oinez egiten dira, bidexka batetik, sabai handi baten azpian dagoen plataforma belartsu zabal batetik. Sabai zabal horren eskuineko izkinan R dago.

L2 (45 m, 7 aseg., 5b). Lehenengo 6-8 metroetan, oso ondo babestuta dagoen zatitxo bertikala (4 parabolt). Etzana den leku batera irteten da. Pixka bat eskuinerantz igo, bilera aurkitzeko goranzko diagonala eginez. Bosgarren parabolta harri-mugarri baten azpian dago (pixka bat berregin genuen; ondo baitator asegurua aurkitzeko; zaila da ikusten txapa txikia duelako).

L3 (35 m, 5 aseg., 4b). Diagonal bat eginez eskuinerantz igo, goian, eskuinean, ikusten den ur-arrasto beltz baterantz. Lehen asegurua R-tik gertu dago. Bigarrena lehenengotik 10 bat metrora dago. Tarte batean horizontalean jarraitu eta hurrengo plataformara igo behar da. Han, hurrengo parabolta aurkituko dugu. Luzeraren azken zatia (ur-arrastoaren eskuinaldean dagoena) pixka bat bertikalagoa da, baina ondo babestuta dago 2 paraboltekin (luzeraren zailtasuna hemen kontzentratzen da). R ur-arrastoaren eskuinaldean.

L4 (35 m, 5 aseg., 4a). R-tik irteteko zertxobait bertikala den zatitxoa. Luzeraren zailtasuna hemen kontzentratzen da. Gero, eskuinerantz igo, arrapaletatik, Ra egiten den ipurua aurkitzeko. Azken zati honetan harri solte asko dago.

Bigarren parabolt txapatu ondoren, ezkerretara ikusten den zuhaitzean bilera egitera joan gaitezke (erreferentziaren batean horrela ikusi dugu), baina R3-ren bertikaletik igaroko ginateke eta lagunaren gainean harriak botatzeko aukera handia egongo litzateke.

 




Jaitsiera: Baselizara igotzeko bidetik, oinez (mugarriak).

5-6 minututan pistan egongo gara. Igoerako leku beretik itzul gaitezke edo, paseo polit bat emanez, Sant Honorat aldera buelta osoa eman. Luzeagoa da, baina ingurua ezagutzen ez bada, merezi duen pasealekua da. Buelta osoa ematea (zutoin adierazle batekin bidegurutze batera iritsi arte) 1h15min eta 1h30min artekoa izan daiteke. Hortik autora beste 30 minutuko jaitsiera gehitu.

 

Materiala: 7 zinta + bilgunerako materiala. R4 osatzeko zinta pare bat.

Arroka: Konglomeratu marroia.

Orientazioa: Ipar mendebaldea.

Iraupena: 1h 45 min.

Nork irekia eta ekipatua: Sergi Villar, Christian Ruiz y Joan Vidal, urria 2021.

Cambiar idioma (Castellano)

2025/12/18

Bideen zerrendarako lotura

Plaka oso etzanetan doan eta oinekin eskalatzen den bidea. Goiko aldean erresalte edo tarte bertikalagoren bat aurkituko dugu. Harkaitza ez da txarra, baina ezin da esan oso ona denik ere. Hain etzana denez, harri solte batzuk daude (goitik erortzen direnak). Hobera egingo du jendea pasa ahala.

Behetik irekitako (eta hornitutako) bidea da. Oro har urrun dauden aseguruak ditu. Pare bat luzeren hasieran (L1 eta L2; gehiago L2an), lehen asegurua urrun dago. Eskalada ez da oso zaila, baina buruz ondo ibili behar da.

Bidea rapelatu ahal izateko ekipatuta dago. R3ra arte, bilera guztiak 2 paraboltez osatuak (horietako bat uztaiarekin edo mailoiarekin). Gero hobe goitik irtetea.

Beste parabolt bat edo bi jarrita estrategikoki luzera bakoitzean, "love climbing" bide batean bihur liteke.

 

Iristeko: Oliana herritik errepidea jarraitu La Seu de Urguell norabidean. Herritik irten, biribilgune batetik igaro eta presako zubira iritsi baino dezente lehenago, eskuinera hartu Ermita del Castell adierazten duen bidegurutzean. Asfaltatutako pista paretetara hurbiltzen da. Bidebanatzea topatzean eskuinera hartu eta pistari ferrataren aparkalekuraino jarraitu.

Hurbiltzeko: Ferratara doan bidea hartu. Minutu batzuen buruan, egurrezko kartel bat aurkituko dugu. Bideak eta haien mailak adierazten ditu. 20 metro aurrerago, bidexka eremu harritsu batetik igarotzen denean, 3 bideren hasiera dago (lehenengo 3ak).

Harrizko mugarriak eta horman markatutako bideen inizialak (EO "Esperó Oliana" entzat; Ex "Entre xáfecs" entzat; ExO "Extra Omnes" entzat). Bideen hasiera 5 metroz (EO eta EX artean) eta 10 metroz (EX eta ExO artean) bereizita dago. "Entre xáfecs" bidearen lehen parabolta ikusten da, nahiko gertu dago. Erreferentzia izan daiteke gainerako bideak identifikatzeko.

Autotik, guztira, 10 minutu inguruko igoera.

 

L1 (40 m, 2 aseg., 4b). Hasieran, erresalte labur bat. Gero, plaka etzan luze bat, ezpel eta zuhaixken artean. Horietakoren bat zintaren bat jartzeko balio dezake. Bi aseguru finko bakarrak lehenengo 15 metroetan daude.

L2 (40 m, 4 aseg., 4b). Plaka luze etzana. Lehen asegurua oso goian (12 m ingurura).

L3 (35 m, 3 aseg., 4b). Plaka luze etzana, erdia baino pixka bat goragoen plataforma horizontal handi batez tartekatua. Plataforma handiaren ondoren, plakatxo bat, beste plataforma bat eta azken plakatxoa bat.

L4 (25 m, 5 aseg., 4c). Hormatxo bertikala, 2 parabolt dituena lehenengo 8 metroetan. Gero sabairantz igotzen da plaka etzan batetik. Azkenik, gorantz doan zeharkaldi bat egin behar da, ezkerrerantz, gandorrera ateratzeko. Bilera ferrataren bizi-lerroan edo haren asegururen batean egiten da.

 




Jaitsiera: Gandorra eskuinerantz jarraitu, ferratari jarraituz. Kateak dituen plaka oso etzan eta handi batera iritsiko gara, eta handik jaitsi beharko dugu. Gero oinez jaisten da. Guztira 20 bat minutu kotxera iristeko.

 

Materiala: 5 zinta + bilgunerako materiala. L1erako zinta batzuk eramatea ongi egon daiteke. Friends-en bat eraman daiteke (guk totem berde bat jarri genuen L3an), baina ez dago aukera handirik jartzeko.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hegoaldea. Udan bero handia.

Iraupena: 1 h.

Nork irekia: Rem Brescó eta Joan Asín, 2025ean. Behetik irekia.

 

Cambiar idioma(Castellano)

2025/11/24

Bideen zerrendarako lotura

El libro de la selva" bidea egiteko beste modu bat. Sendero Limitekoen bideak jende askok egiten ditu, eta batzuetan ilara egoten da bide bera egiteko. Normala da tapoi txiki bat sortzea. "Casa de Piedra" aterpearen inguruan dauden bideekin pasatzen da, baina gorago dauden bideekin ere gertatzen hasi da. Linea berriak irekitzearekin arazo hori zertxobait arintzen ari da.

Bide honen eskalada auzokoaren oso antzekoa da, eta ekipamendua ere. Bidea "El libro de la selva" hasten den lekutik 10-15 m gorago hasten da. R0 (parabolt 1) pinu txiki baten ondoan.

 

Beraz, esandakoa. "El libro de la selva" bidea egin behar badugu eta okupatuta dagoela ikusten badugu, bigarren aldaera honetatik sar gaitezke.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengo sarrerako informazioa.

 

L1 (20 m, 8 aseg., 4b). Uhin moduko batzuk dituen plaka etzana hasieran. Pinu handiaren ondoren, pitzadura moduko bati jarraitzen dion plaka bat. Mini-sabai bat ezkerretik gainditu eta pitzadura bati jarraitzen dion beste plaka batetik igo Rraino (parabolt 1 + zuhaizti 1).

L2 (25 m, 7 aseg., 4c). Hasieran pitzadura bat jarraitzen duen plaka. Gero, diedro etzan bat, liburu ireki baten itxurarekin. Diedroaren amaieran dagoen bloke handia bere ezkerretik inguratzen da. Goraxeago Ra dago, terraza eroso batean.

L3 (25 m, 9 aseg., 4c). Uhinak dituen plaka, eskuinerantz igotzen duena. Gero, zuzen igo eta, plataforma erdizirkular batetik, mini diedro batera hurbildu. Jendarme txiki batek bilera dagoen harmaila belartsu batetara ateratzen gaitu.

 

L4 eta L5 komunak "El libro de la selva" rekin. Ikusi hurrengo sarrera.

 




Jaitsiera: Bidezidorretik oinez. Mugarriei jarraitu besterik ez da egin behar. 10 bat minututan Bozueloko lautadetan gaude.

 

Materiala: 9 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira behar.

Arroka: granitoa, trinkoa eta itsasgarria.

Orientazioa: Hego-ekialdea.

Iraupena: 1h30min.

Nork irekia/ekipatua: Julio Benedé, iraila 2023.

 

Cambiar idioma (Castellano)

 

 

 

 

2025/07/08

Bideen zerrendarako lotura

Cilindret leku polita bihurtu da eskaladan hasteko. Haurrak edo inoiz eskalatu ez duen jendea eramateko eta inolako estutasunik gabe gozatzeko tarte bat eman nahi dugun beterano zaharrentzat leku aproposa da. Eguraldia segurua ez bada eta zerbait egin nahi badugu ere egokia da, aparkalekutik 3 minutu eskasera baitago. Azkenik, urrutitik hurbiltzen garenontzat, normalean inguruko bide luzeagoak egiteko berandu samar iristen garenontzat, baliabide egokia da tartetxo batean eskalatzeko aprobetxatu nahi badugu.

Militarrek duela urte batzuk burilekin ekipatu eta ireki zituzten bideak dira (buril batzuk gelditzen dira oraindik).

Duela 10-15 bat urte bide bakarra zegoen (Per la canalla), baina urte hauetan beste lerro batzuk berrekipatzen joan dira eta orain askoz joko gehiago ematen du. Bideak oso ondo hornituta daude, eta arroka, oro har, oso ona da, zatitxo oso txiki batzuk izan ezik.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengo sarrera.

Bidezidorretik gora egin. Zurezko bi eskailera-zatitxo batzuk baino hamar metro aurrerago, ezkerrera igo, hormaren oinarrira hurbiltzeko. Autotik 3 minutu dira.

 

1 - Vía espero cilindret (5b, 55 m, derrigorrez 5a)

Cilindret-aren ezkerreko aldetik doan bidea da. Bidezidorraren ezkerraldean hasten da, egurrezko eskailerak amaitu aurretik. Bidearen pasabiderik gogorrena lurretik irtetea da. A0 modura egiteko aukera dago. L1eko diedro bertikalak eusteleku onak ditu eta lehen begiratuan dirudiena baino errazagoa da. Bilerak rapelatzeko egokituak daude.

L1 (30 m, 9 seg., 5b). Pasagune arraroa lurretik irteteko. Gero diedro bertikal bat eusteleku onekin. Diedroa gaindituta, harmailetatik igotzen da, ezkerrerako joera txikiarekin. Bloke handira iristean, bilgunea 2-3 metro ezkerrera aurkituko dugu. Zeharkaldi horizontal labur bat egin behar da.

L2 (25 m, 9 seg., 4c). Helduleku onak dituztenak arroka zimurtsu eta urratzaileko bi plaka bertikal, plataforma batek bereizita. Lehenengo plaka bigarrena baino pixka bat gogorragoa da.

Nork irekia eta ekipatua: Juan Gutierrez eta David Delgado, maiatza 2019.




2 - Punyetera broca (4b, 50 m, derrigorrez 4b)

Bigarren bidea ezkerretik hasita. Lehenengo metroetan harkaitzarekin arreta izan behar da. Gero, alboko bideen antzeko eskalada.

L1 (30 m, 9 seg., 4b). Zeharkaldi laburra ezkerrerantz, erlaitz batetik. Arreta jarri beharreko harkaitza tarte honetan, baina seguruak gertu daude eta ez da apururik pasatzen. Bloke handiko zati bertikal labur bat zuzen igo. Harmailetatik jarraitu bilgunera arte.

L2 (20 m, 9 seg., 4b). "Trevallant per la jubilació" bidearen L2a.

Nork berrekipatua:???

 

2b – Zuzeneko sarrera (5b)

Tarte bertikal laburra, hiru parabolt dituena, bidera zuzenago sartzeko. Irekitzaileek emandako maila. Ez daukat eginda.

Nork berrekipatua: Collectiu Jabalis Senderistes, apirila 2025.

 

3 - Treballant per la jubilació (4c, 50 m, derrigorrez 4c)

Cilindret-eko erdiko bideetako bat. R1etik ezkerrera metro batzuk mugitu behar da, ondoan dagoen beste bilera batera.

L1 (30 m, 8 seg., 4c). Zuzen igo. Laugarren aseguruaren ondoren, 2-3 metro inguru eskuinera mugitu. Gero zuzen igo harmailetan gora. Luzeraren zailtasuna lehen 3-4 seguruetan kontzentratzen da.

Ezkerretara 5 bat metro mugitu, L2.aren oinarrian jartzeko.

L2 (20 m, 9 seg., 4b). Erdialdera zatitxo bertikal bat duen plaka, baina aseguruak gertu ditu tarte horretan.

Nork berrekipatua: Juan Ramón Segura y Pepe de Cervera, 2019.

 

4 – Per la canalla (5a, 50 m, derrigorre 4b)

Ekipamendu modernoarekin Cilindret-eko lehen bidea. Arroka eta ekipamendua luxuzkoak. Irteerako bi aukera daude. Ezkerrekoa, bidearen jatorrizkoa, pixka bat gogorragoa da, baina seguruak gertu daude. Errazago egin nahi badugu, eskuinetik irten gaitezke.

L1 (25 m, 12 seg., 4b). Plaka etzana, oin eta eskuetarako euskarri ugarirekin. Oso saneatua jendearen joan-etorriagatik.

L2 (25 m, 10 seg., 5a). Plaka etzana hasieran. 3 metro inguruko hormatxo bertikal batek, helduleku onekin eta aseguruak gertu dituela, azken plakan uzten gaitu, eta horrek bileran.

Nork berrekipatua:???

 

4b – Per la Mainada (4b, 50 m, derrigorrez 4a)

L2 (25 m, 8 seg., 4b). "Per la Canalla" bidearen irteteko bigarren aukera, eskuinetik,. Plaka etzana helduleku onekin.

Nork berrekipatua: Lluis Alóndriz, Sergi Miranda eta Juan Ramón Segura, 2012.

 

5 – Via Aubesa (4c, 45 m, derrigorrez 4b)

Cilindret-en ekipatutako azken bideetako bat. Albokoen antzekoa, harkaitzari eta ekipamenduari dagokienez. Bigarren luzeko "mokoan" arrokari arreta pixka bat jarri behar zaio, baina ez da estutasunik pasatzen, ondo ekipatua baitago eta eusteleku onen bat baitu. Albesako lagunei eskainitako bidea. Bidea hobeto identifikatzeko, txapak gorriz margotuta daude.

L1 (20 m, 5 seg., 4b). Plaka etzana, oin eta eskuetarako eusteleku onekin. Aseguruek pixka bat urruntzen dute, baina ez dago arazorik arrokaren kalitateagatik.

L2 (25 m, 6 seg., 4c). Erdian zatitxo bertikal bat ("moko" moduko bat) duen plaka. Zatitxo horretan arrokarekin arreta pixka bat izan behar da, baina ondo babestuta dago.

Nork berrekipatua: Collectiu Jabalis Senderistes, otsaila 2024.

 

6 – Via del racó (5c, 45 m, derrigorrez 5a)

Ziur aski, Cilindret-eko biderik "gogortxoena" “Via Espero cilindret” bidearekin batera. Lehenengo luzeak, bigarren asegurutik irteteko, oinetan fidatu beharreko pasagune bat du. Bigarren luzean laugarren asegurua txapatu ondoren, ez zuzen jarraitu sabairantz. Zeharkaldi erabat horizontala egin behar da eskuinerantz, 3-4 metro ingurukoa, sabaiaren bertikalean jartzeko.

L1 (20 m, 6 seg., 4c). Oin eta eskuetarako eusteleku onak dituen plaka. Oinetan fidatu beharreko pasagunea, bigarren asegurutik irteteko.

L2 (25 m, 12 seg., 5c). Amaiera aldera sabai labur bat duen luzea. Plakatik igo eta laugarren aseguruan 3-4 metroko zeharkaldi bat egin eskuinera, erabat horizontalean, sabaiaren bertikalean jartzeko. Sabaian eta azpian dagoen plakatxoan estutzeko pasagune labur batzuk daude. Aseguruak gertu daude eta ez da estutasunik pasatzen. A0 moduan egiteko aukera dago.

Nork berrekipatua: Centre Excursionista de la Segarra, urria 2019.

 




Jaitsiera: Atzetik oinez edo bidetik rapelatuz (bilguneak 2 parabolt + 2 uztaiez hornituak).

 

Materiala: 8-12 zinta, egingo dugun bidearen arabera + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira behar.

Arroka: Konglomeratua.

Orientazioa: Hego-ekialdea, Espero cilindret bidea izan ezik, hegoaldea dena.

Iraupenak: 45-50 minutu inguruak.


Cambiar idioma (Castellano)


2024/10/15

Bideen zerrendarako lotura

Sagarra bidea Mikel "Txintxak" eta lagunak horma hauetan ireki zuten lehen bidea da. Hasiera horrek orain ezagunagoak diren beste lerro batzuk irekitzea bultzatu zituen. Pixkanaka-pixkanaka bide gehiago ireki dira eta denborarekin gehiago irekiko direla uste dut.

Sagarra erdi-ekipatutako bide laburra da, eta bertan autoseguruak jarri behar dira. Hala ere, bilerak leku erosoetan daude, 2 parabolt dituzte eta edozein unetan utz daiteke bidea.

Bidea ez da oso luzea, baina nahiko eutsia da zailtasunari dagokionez. Arroka ona da, bigarren luzeraren zati labur bat izan ezik (eskuinetik saihesten da). Egia da goitik erortzen den orbelagatik hasiera pixka bat zikina dagoela (edo guk behintzat hala aurkitzen genuen), baina gero kalitatezko kareharria da.

Bidera Sagardoa aldaeratik sartzeko aukera dago, ezkerretara metro batzuk gorago hasten dena.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengo sarrera.

Bidezidorretik Litos bidearen bigarren zati aldera igota, ezkerretara ateratzen den bidezidorri adi egon behar da. Erreferentzia gisa, ezpeletan sartzen hasten garenean adi egon behar dugu. Metro batzuetara ezkerretara doan bidexka lausoa aurkituko dugu. Bidegurutzea aurkitu ondoren, batzuetan galtzen diren bidearen arrastoei jarraituz, igoera gogor batetik, 8 minutu barru hormaren oinarrira iritsiko gara.

 

L1 (35 m, 3 aseguru, 4c). Harri trinkoz osatutako plaka etzana, lehen begiratuan pitzadura asko dituena, baina gehienak itsuak direnak lehen paraboltera iritsi arte. Goitik erortzen den orbelagatik zikin samarra aurkitu dezakegu hasiera. Garbi egonda, gehiago gozatuko litzateke. Gero, paraboltez hornitutako arroka trinko zati labur bat. Luzea pitzadura nabarmenak dituen plaka bertikal batekin amaitzen da.

L2 (30 m, 2 aseguru, 4b). Bileraren eskuinetik irten. Pitzadura baten eskuineko plakatxo batek blokez osatutako eremu baten oinarrian uzten gaitu (baten bat zaindu beharrekoa). Luzeraren lehen parabolt bakarra jarri ondoren, eskuinera jo, arte handirantz, ia horizontalean. Diedro etzan bat aurkituko dugu, bere eskuinaldean arroka trinkoa duena. Zinta bat dago artean. Artea gaindituta, metro batzuk gorago bilera aurkituko dugu.

L3 (35 m, 2 aseguru, 4b). Bileratik eskuinerantz irten. Igo arroka trinkoz osatutako plaka etzanetatik ubide lauso moduko baten oinarriraino. Bere eskuineko aldeko plakatik igotzen da. Plaka bertikalak helduleku onak eta zintak jar daitezkeen harrizko zubiak ditu. Azken bilera parabolt bakar batez osatua, baina arroka-zubi batekin sendotzeko aukera dago.

 


 


Jaitsiera: Gailurrera igo (Litos bideko irteerara). 7 minutu inguru beharko ditugu. Gailurretik 50 bat metro egin bidezidorretik eta bigarren ibarbidean behera jo, eskuinera. Mugarri bat dago, eta bidexka ez da oso argia (bidezidorraren trazei jarraitu behar zaie, nabarmenena ikusten dugun tokitik). Elektrolitos  bidearen irteeraren gainera jaisten gaitu bideak. Hortik, bidezidor nabarmen batetik, jaisten jarraitu besterik ez dugu egin beharko.

Autora iristeko 50-55 minutu inguru behar dira.

 

Materiala: 8-10 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisurero joko bana. Zinta batzuk ere ondo datoz.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hego-mendebaldea.

Iraupena: 1 h 30 min.

Nork irekia/ekipatua: Mikel Pardo "Txintxa" eta Asier "Txibi", 2021eko maiatza eta abuztua.

Cambiar idioma (Castellano)

2024/09/15

Bideen zerrendarako lotura

Sendero Limiteko bi kidek, Juliok eta Isabelek, mago-xisteratik atera duten azken untxial. Gozatzekoa eta gauza handietarako ez gaudenontzat gozoki bat.

Bidea bere bi auzoen antzekoa da (Vía del Molondro eta Lady Lister), baina, gure ustez, jarraiagoa da bai eskaladan bai zailtasunean. Maila atsegina eta oso ondo ekipatua. Luxuzko arroka. Hiruetatik politena iruditu zaigu. Ziur nago lehia egingo diela auzoko bi bideei, eta sektore honetan batzuetan izaten den saturazioa pixka bat libratzen lagunduko duela.

Oro har, arroka trinkoz osatutako plaka etzanetatik eskalatzen da, baina bideak atal bertikal batzuk ditu. L4 luzearen hasieran arrokak erakusten dituen ildaskak eta konoak, oso bitxiak. R guztiak leku zabal eta erosoetan daude.

Udarako edo udazken hasierarako bide aproposa, goizean itzalpean eskalatu eta goizeko freskura aprobetxatzen baita.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengosarrera.

 

L1 (40 m, 12 aseguru, 4c). Kanal-diedro bertikala hasieran. Gero, plaka etzan luze bat, R-ra hurbildu ahala gehiago etzaten dena.

L2 (45 m, 10 aseguru, 4b). Bilgunearen ezkerretik irten. Ildaskadun plaka. Sabaiaren oinarrian, eskuinerantz zeharkaldi labur bat egin eta gero eta gehiago etzaten den ildaxkadun plaka beltz bati ekin. Bi bloke handi bereizgarriren artean igaro, eta 10 bat metro gorago bilgunea aurkituko dugu.

L3 (35 m, 9 aseguru, 4a). Bere ezkerretik igotzen den ofitazko ezproitxoa. Eskuinera pasatu. Ondoren, ofitazko bloke handiz osatutako harmailak. Ezkerrerantz diagonalean igotzen den erresalte erraz bat jarraian. Plataforma belartsu zabal batera irteten da. Bilgunea plaka etzanaren oinarrian dago, eta kono bereizgarri batzuk ditu.

L4 (25 m, 9 aseguru, 5b). Plaka etzana, hasieran ildaxkak eta kono bereizgarriak dituena. Itsasgarritasun pasagunea lehen bi seguruetan eta bosgarren parabolt-aren ondoren (bigarrena lehenengoa baino finagoa). Gero, helduleku onak dituen horma bertikala. Azkenik, eskuinerantz ia erabat horizontala den zeharkaldi batek plataforma belartsu zabal batera garamatza. Bertan dago bilgunea.

L5 (30 m, 8 aseguru, 4c). Diedro-plaka zeiharra. Eskuinera biratu eta ofita pitzadura bati ekin, seguruak gertu ditugula. Azkenik, granitozko plaka etzan bat. Bilgunea Sendero Limiteko plastikozko perretxiko laranja bereizgarria duen pinuan.

L6 (20 m, 3 aseguru, 3b). Vía del Molondro bidearen azken luzea, tontorrera igo eta oinez jaitsi ahal izateko.



Jaitsiera: Machos bidetik oinez.

 

Materiala: 12 zinta + bileretarako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak.

Arroka: Granitoa.

Orientazioa: Mendebaldea.

Iraupena: 1 h 45 min.

Nork irekia/ekipatua: Julio Benedé eta Isabel Armendariz, 2023ko uda.

 

Cambiar idioma (Castellano)