Bigarren luze politak
dituzten bide laburrak. Bi bideetako lehen luzea plaka bat da, helduleku onak
dituen erresalte edo sabai txiki batekin erdi aldera. Bigarren luzeak, berriz,
kalitate oso oneko arroka batez osatutako plaka trinkoen gainean ematen dira.
Arroka horrek zulo txiki dezente ditu.
Pentsatzen dut Jesus Yarzak
eta lagunak ekipatutako bideak direla. Norbaitek horri buruz informazioa emango
balit, eskertuko nioke.
Iristeko: Chodes herritik
hormetara hurbildu eta trenbidearen ondoan dagoen aparkalekuan aparkatu kotxea.
Hurbiltzeko: Bi minutuko
tartetxo batean bideen oinarrian gaude. Ezinezkoa da nahastea.
"Evaragon.com" bidearen izena, bide-oinean itsatsitako plakatxo
batean ipinita dago. Ezkerretara geratzen den lerroa "Carlos
Ballabriga" bidearena da.
Carlos
Ballabriga (5b, 45 m, derrigorrez 5a)
Bidea
"Evaragon.com" bidearen metro eta erdi inguru ezkerretara hasten da.
Lehenengo txapa harriarekin mimetizatuta dago eta zaila da ikustea. Txapak etxekoak
diren lerro batetik hasten bagara, oker goaz. Gure lerroa eskuinerago doa.
L1 (25 m, 7 aseg.,
4c).
Harri trinkoko plaka hasieran. Gero mini sabaitxo bat haitza apur bat apurtuta
duena, baina ondo babestua. Gero plakatxoak eta harmailak Rra iritsi arte.
Bigarren zati honetan harkaitza oraindik "basati" samar dago. Ikusten
da ez dela jende asko pasatu. Hobera egingo du jendea pasa ahala.
L2 (20 m, 7 aseg.,
5b).
Arroka trinkoz osatutako plaka, gehiago pentsarazten duen pasagune txikiren
batekin. Sabeltxo bat luzearen amaiera aldera.
Jaitsiera: Bidetik
rapelatzen. Bi bilerak bi parabolt eta bi uztaiekin hornituta. 60 m-ko bi
sokekin lurrera tirada batean iristen da.
Materiala: 7 zinta + bilgunerako
materiala. Fisureroak eta friends-ak alferrikakoak dira, ez dira behar.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa:
Hego-mendebaldea.
Iraupena: 1 h.
Nork irekia eta ekipatua:??
Evaragon.com
(5b, 45 m, derrigorrez 5a)
Aragoiko eskalatzaile
beteranoei eskainitako bidea. Gauza da bidearen izena adierazten duen plakatxoan
domeinua "com" dela, baina beaien orrialdean "org" da.
Izena Evaragon bezala bakarrik utzi nezakeen (aipamen askotan agertzen den
bezala), baina plakan horrela agertzen denez, horrela jarri dut.
L1
(25 m, 7 aseg., 4c). Harri trinkoko plaka hasieran. Gero, ondo babesturako
sabaitxo txiki bat. Ondoren, plaka bat R-raino. Bigarren zati honetan, arroka
"Carlos Ballabriga" bidean baino saneatuago dago. Ikusten da jende
gehiago pasatu dela.
L2 (20 m, 7 aseg., 5b). Lehen zatian zulo dezente dituen arroka trinkoko
plaka. Azken aldera, zati bertikal bat, zeinean zerbait gehiago pentsatu behar
den, baina ondo egiten dena. Bidea zuhaixka txiki baten ezkerretik doa. Ez joan
gure eskuinean ikusten den paraboltaren bila.
Jaitsiera: Bidetik rapelatzen. Bi bilerak bi parabolt eta bi uztaiekin
hornituta. 60 m-ko bi sokekin lurrera tirada batean iristen da.
Materiala: 7 zinta + bilgunerako materiala. Fisureroak eta friends-ak
alferrikakoak dira, ez dira behar.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa:
Hego-mendebaldea.
Iraupena: 1 h.
Nork irekia eta ekipatua:??
.
Cambiar idioma (Castellano)


0 comentarios:
Publicar un comentario