© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2025/12/17

Leku lasai eta polita. Ziur itzuliko garela, aukera asko geratu baitira egitelo.


Can Boix hoteleko instalazioetara sartu eta Rimbau sakanean sartzen den bidea hartu. Aurrerago, bidea uharraren beste aldera pasatzen da (udaran uharra lehorra dago). Bidegurutze batera iritsiko gara zutoin adierazle batekin. Zutoina baino hamar metro lehenago, hodi baten parean, uharra zeharkatu eta bidexka bat aurkituko dugu. Hasieran ez dago oso zapalduta, baina, gero, agerikoa da. Jarraitu bideari. Lehenengo zatia igotzekoa da (zig-zag eginez). Gero, zeharkaldi bat egiten du eta mendiaren magala zeharkatzen du eskuin aldera. Zati horretan bidea nahiko horizontala da. Uhar lehor batera iristen da. Bideak zeharkatzen du. Aurreraxeago, bideak gora egiten du eta horma batera hurbiltzen gaitu. Horma horren oinarrian adobezko adreiluz egindako babes bat dago. Horman kirol bideak daude (parabolt lerro batzuk ikusten dira). Honaino 35 bat minutuko ibilaldia beharko dugu.

Bideak ezkerrerantz jotzen du eta uhar lehorrerantz itzultzen da. Bertara iristean, ibilgu lehorretik igotzen da pixka batean, eta, gero, bidea banandu egiten da, eta ezkerrerantz jotzen du. Igoera-tarte batek (zig-zag eginez) pista batean utziko gaitu (45-50 minutu hoteletik).

Pistari jarraitu eta Roca de L 'Ermita haitza inguratu. Pista bi uharrek zeharkatzen duten leku batera iritsiko gara (1 h 5 min hoteletik). Lehen uharra zeharkatu aurretik, mugarri bat ikusiko dugu. Bide hori hartuta, "Diagonal del Corb" bidearen hasierara iritsiko gara (2 minutu mugarritik). Bigarren mugarrian hasten den bidezidorra hartuta, 3-4 minutuko igoera labur batean, "La Rampa" bidearen hasierara iritsiko gara. Bigarren bidezidorra ere Mola del Corb-era igotzeko bidexka da. “La Rampa" bidea Mola del Corb-era igotzeko kanalaren hasieran hasten da.

 


Itzulera igoeraren leku beretik egin dezakegu, edo, paseo polit bat eginez, Sant Honorat hormei buelta osoa eman. Luzeagoa da, baina ingurua ezagutzen ez bada, merezi duen ibilbidea da. Buelta osoa emateak (zutoin adierazle batekin adierazitako bidegurutze batera iritsi arte) 1h15min eta 1h30min artekoa denbora suposa dezake. Hortik kotxera beste 30 minutuko jaitsiera gehitu.

 


Cambiar idioma (Castellano)

Categories:


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario