© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2026/11/07

Bideen zerrendarako lotura

Coll de Nargó herrira hurbildu ginen, Paret de Grau hormara, hasiera batean hormako biderik errazena egiteko. Abuztua da eta beroak gogor jotzen du, baina haize pixka bat dabil eta eskalatzen uzten du. Harriaren kalitatea oso ona da, eta lekuak badu bere xarma. Hori bai, bidea askoz zailagoa iruditu zitzaigun jatorrizko aipamenak markatzen duena baino (5a, 5a, 5b). Gure ustez 5b, 5c eta 6a izan daitezke. Argi duguna da lehen eta bigarren luzeak ez direla 5a. Ongi hornitua dago, baina aseguruen artean airea dago. Aseguruen artean eskalatu behar da. Azken luzeko tarte gogorra azken asegurua txapatu ondoren dago. Tarte horretan, hormak kanpora botatzen dizu eta estutu egin behar da. Tarte teknikoak eta atletikoak dituen bidea da. L1 eta L2 lotzeko aukera dago.



Bidearen hasiera arroka trinkoko plaka batek eta konglomeratuko harri-moko handi batek osatzen duten kanal-diedroan dago. Bidea kanal-diedrotik doa, ez ezkerreko plakatik. Bidearen izena kanal-diedroaren oinarrian dago markatuta harkaitzean.

Bilerak rapelatzeko ekipatuta daude, baina 60 metroko bi sokekin tirada bakarrean lurrean zaude (justu, baina ondo).

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Isonara doan L-511 errepidea hartu. Herri osoa zeharkatu eta irteeran, azken etxeak pasa ondoren, Montanissell, Zona esportiva eta Coll Pique markatzen duen eskuineko desbideratzea hartu. Asfaltatutako pistan gora egin. Herriko kiroldegiaren ondotik igaro eta pixka bat gorago, bidea bitan banatzen da. Nondik jarraitu behar den ongi adierazita dago Coll Pique eta Zona d 'escalada jartzen dituzten kartel batzuekin. Asfaltatutako pistari jarraitu. Pixka bat aurrerago (eraikin baten ondoren) lurrezko pista batean bihurtzen da. Lurrezko pista jarraitu autoa uzten den toki nabarmenera iritsi arte. Guztira pistak 1,4 km ditu: 0,9 km asfaltatuak eta 0,5 km lurrezkoak.

Aparkalekutik hormaren oinarriraino oinez hurbildu. 15 minutu inguru dira, erritmo lasaian.

 

Mapa

L1 (20 m, 4 aseg., 5b). Luzerak S handi bat egiten du. Kanal-diedrotik igotzen da eta gero, bloke handien artean dauden plakatxoetatik.

L2 (20 m, 4 aseg., 5c). Bileratik irten bezain laster, zatitxo bertikal bat, non estutzeko pasagune fina dagoen (lehen eta bigarren seguruen artean). Gero, arroka trinkoz osatutako plaka bat, R-ra iritsi baino lehentxeago etzaten dena.

L3 (30 m, 6 aseg., 6a). Horizontalean irten bileratik eskuinaldera. Kanalaren ezkerraldean plaka bat dago, helduleku askorekin. Igo hortik. Plaka handira igotzeko, hirugarren parabolta txapatu ondoren, pasagune txiki bat dago. Azken plaka, bertikala eta helduleku onekoa da, baina kanpora botatzen du. Gauza da eskalatzen jarraitu behar dela azken asegurua txapatu ondoren. Helduleku onera iritsi ahal izateko oinak asko igo behar diren pasagunea da. Besoz indartsu ibili behar da, nekatuta iristen bazara estutu egin behar baita.

 




Jaitsiera: Bidetik rapelatzen.

 

Materiala: 6-9 zinta (L1 eta L2 lotzen edo ez ditugunaren arabera) + bilgunerako materiala. Friendsak edota fisurero batzuk ondo etor liteke.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hegoaldea. Udan bero handia.

Iraupena: 1h 15 min.

Nork irekia/ekipatua: J.G. Coca eta lagunak.

 

Cambiar idioma(Castellano)

 

 

 

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario