Zailtasun puntualak dituen bide luze polita. Batzuetan
zailtasuna hurrengo asegurua non dagoen aurkitzea izaten da. Ez beti, baina batzuetan
txapak urruti daude eta, metal kolorekoak direnez, zailak dira ikusten erraz
kamuflatzen baitira arrokarekin. Orokorrean lehenengo zatian plaka etzanetan
eskalatzen da (lehenengo 5 luzeak) eta apur bat bertikalagoetan azken zatian. Mantenduak
diren luzeak seigarrena eta zazpigarrena dira. Zati batzuetan aseguruak urrun
daude. 5a-ko zatia bilgunetik irten eta berehala dagoen 5 m inguruko hormatxoa
da. Bi paraboltez oso ongi babestua dago.
Iristeko:
Ikusi hurrengo sarrera (Els Ports).
Hurbiltzeko: Lliberós
aparkalekutik Els Estrets-eko bidea hartu eta 20 minututan Gronsa Sud-eko
mendebaldeko hormaren oinarrian gara. Materiala jantzi eta bidearen hasierara
oinez igo (beste 5 min. inguru). Bidearen hasiera aurkitzeko harlauza
bereizgarri batean ohartu behar gara. Bere azpian, ezkerretara, 3 metro
ingurura, dago R0 bilgunea. Kubetatxo moduko batean dago.
L1
(30 m, 2 aseguru, 3b). Plaka etzana eta erraza, baina aseguruak
urrun.
L2
(30 m, 3 aseguru, 3b). Plaka etzana.
L3
(35 m, 5 aseguru, 4c). Plaka etzan batetik diagonalean ezkerraldera
igo. Pasagunetxo fin bat luzearen erdi aldera.
L4
(40 m, 3 aseguru, 3c). Bilgunetik ezkerrera zeharkaldi horizontal
bat eginez irten. Gero bertikalagoa den plaka batetik zuzen igo. Azken metroak
babesteko, ipuru batean zinta bat jartzeko aukera dago.
L5
(40 m, 3 aseguru, 4b). Ezkerrera irten eta kanaltxo moduko bat
zeharkatu (parabolt batez babestutako pasagune fina). Ondoren, erlaitz handira
iritsi arte, zuzen igo. Bilgunea oso eskuinean geratzen da. Zuhaitz handi baten
alboan dago, diedro-tximinia baten oinarrian. Kontuz, erlaitz handiaren
ezkerrean ikusten den paraboltari ez jarraitu.
L6
(30 m, 5 aseguru, 4c). Diedro-tximinia hasieran eta ondoren plaka
bertikal polit bat. Luze mantendua.
L7
(40 m, 5 aseguru, 4b). Bilgunetik apur bat ezkerrera irten eta
lehenengo asegurura iristerakoan zuzen igo. Azken asegurua aurkitzeko laugarren
txapatik ezker aldera diagonalean igo. Arrokazko hesia bere ezkerretik
igarotzen da.
L8
(35 m, 3 aseguru, 5a). Bilgunetik irten eta berehala 5 metro
inguruko hormatxo bat. Euste lekuak ditu eta ongi babestua dago. Ondoren luzea
asko etzaten da. Amaieran arroka ustela duen hormatxo bat dago (ez dago
asegururik), baina bere ezkerrean geratzen den lurrezko kanaltxo batetik igoz
saihestu daiteke. Bilgunea ipuru batean.
Jaitsiera:
Oinez. Gronsa Sud-eko gailurra bere oinarritik
inguratu oso nabaria den lepo batera iritsi arte. Bertatik, mendebaldera,
jaisteko bidezidorraren arrastoak ikusten dira. Arantzadun zuhaixkaren bat edo
izan ezik, Gronsa Sud gailurra inguratzeko ez dago aipatzeko zailtasunik.
Lepotik mendebaldera jaitsi. Bidea aldapatsua da, baina arazorik gabe jaisten
da. Jaitsieraren erdi aldera soka finko bat aurkituko dugu. Plaka etzan bat
jaisten laguntzeko jarria dago. Errekara iristerakoan bidea adierazten duen
mugarri bat aurkituko dugu. Erreka jauzi batera iristen denean, ezkerrean
dauden mugarriei jarraitu. Bigarren jauzira iristerakoan, erreka Els Estrets
aldera irekitzen denean, eskuin aldera erlaitz batzuetatik diagonalean jaitsi.
Bidera iristeko 35 minutu inguru kalkulatu. Denbora horri kotxera itzultzeko
beste 20-30 min. inguru gehitu behar
zaizkio.
Arroka: Kareharria (konglomeratua).
Orientazioa:
Mendebaldea.
Goizez itzala.
Iraupena: 2h30min.
Nork
ekipatua: Marisa Huguet eta Ismael Monsonís, 2001.
0 comentarios:
Publicar un comentario