Bi zati oso desberdinak dituen bide luze polita.
Lehenengo lau luzeetan plaka etzanetan eskalatzen da eta zailtasunak oso
noizbehinkakoak dira. Beste lau luzeetan zailtasuna mantendua duten plaka
bertikalagoetan eskalatzen da. Azken luzean bosgarren mailako pasagunea
gilbortxo bat gainditzea da. Pasagune bakarra da eta A0 modura egin daiteke.
Aseguruak metal kolorekoak direnez oso ongi kamuflatzen dira arrokarekin.
Lehenengo luzeetan, batzuetan, zailtasuna hurrengo asegurua non dagoen
aurkitzea izaten da.
Iristeko:
Hurrengo
sarrera ikusi (Els Ports).
Hurbiltzeko: Lliberós
aparkalekutik Els Estrets-eko bidea hartu. Gronsa Sud hormaren oinarrian 20
minututan gara. Materiala jantzi eta
oinez bidearen hasierara igo. Hasiera aurkitzeko kontuan izan bidea horma
laranja handiaren eskuin aldean dagoen plakaren oinarrian hasten dela.
Hasierako R0 bilgunea paretatik hiru metro inguruko distantziara aurkituko
dugu.
Bidearen hasiera aurkitzeko erreferentziak. |
L1
(40 m, 4 aseguru 3b). Plakara igotzeko hormatxo bat hasieran.
Ondoren itsasgarritasun handiko arroka duen plaka etzana.
L2
(45 m, 5 aseguru 3b). Aurreko luzearen antzera, plaka etzana.
L3
(30 m, 4 aseguru 4b). Bilgunetik irteteko ongi babestutako hormatxo
bertikal bat (2 aseguru). Ondoren plaka etzan batetik, gorantz, ezkerrera,
emeki jotzen duen zeharkaldia egin behar da.
L4
(45 m, 6 aseguru 4c). Lehenengo asegururaino zuzen igo. Ondoren
diagonal bat eginez ezker aldera igo. Diagonalaren erdi aldera pasagune fin
bat. Bosgarren aseguruan ezkerrera zeharkaldi horizontala egin eta seigarren
asegurura iristerakoan metro bat inguru jaitsi. Lurreko erlaitz batek (10-15 m)
bilgunera hurbilduko gaitu.
L5
(45 m, 9 aseguru 5a). Arroka trinkoz osatutako plaka bertikala.
Zailtasuna mantendua duen luzea da. Zazpigarren asegurutik aurrera plaka
zertxobait etzaten da.
L6
(40 m, 8 aseguru 5a). Hormatxo batetaraino iritsi arte, plaka
etzana hasieran. Hormatxoa gainditzeko hobeto da ezkerretik ekitea. Ondoren
plaka bertikala,baina igotzen garen heinean, apurka, etzaten doa. Amaiera
aldera, bilgunea aurkitzeko, nahiko ezkerrera jo behar da. Behetik nabari den
erlaitz handiaren eskuin erpinean dago.
L7
(20 m, 4 aseguru 4c). Luze laburra. Euste leku txikiak dituen
plaka bertikala.
L8
(40 m, 6 aseguru 5b). Plakan ipini arte, horizontalean, eskuin
aldera irten. Luzeko pasagune gogorra hirugarren aseguruan dago. Gilbortxo bat
gainditu behar da. Ongi babestua dago eta gainera, behar izanez gero, A0 modura
igaro daiteke. Ondoren, bilgunera iritsi arte, plaka etzaten doa.
Azken
bilgunetik gailurrera plaka oso etzan batetik igotzen da (II).
Jaitsiera:
Oinez.
Hurrengo sarrera ikusi (jaitsiera).
Materiala: 9 zinta + bilgunerako
materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak (ez dago lekurik
ipintzeko).
Arroka: Kareharria
(konglomeratua).
Orientazioa:
Mendebaldea.
Itzala goizez.
Iraupena: 2h45min.
Nork
ekipatua: Marisa Huguet eta Ismael Monsonís, 2002.
0 comentarios:
Publicar un comentario