Eskalada oso bertikaleko bidea, baina nahiko erraza.
Hasieran arroka apur bat apurtua dagoela dirudi, baina hainbeste jende pasa
denez euste-lekuak onak dira (ematen du erori behar zen guztia erorita
dagoela). Riglos inguruko eskaladari trikimailua hartzeko bide egokia izan
daiteke. Bideaz guztiz gozatzeko, diedroko progresio-teknika ongi menperatua
izatea komeni da. Hala ere, ez da eskola-eskalada bateko bidea. Txapak (kolore
zurikoak) apur bat urruti daude eta friendsak edo fisureroak ipintzeko aukerak txikiak
dira. Hala ere, ondoren, eskalada motara ohitzen zarenean, ez du ematen hain
urrun daudenik.
Bidea “Aguja Roja” delako beste bide gehienen
jaitsiera bidea da. Beraz, rapelatzen ari den beste soka-bikoteren batekin egin
dezakegu topo. Pazientzia.
Bilgune guztiak oso erosoak dira. Lehenengo biak 12
mm-ko bi parabolt eta eraztunez osatuak daude eta beste biak mokoak inguratzen
dituzten kableez. 60 metroko soka bakarrez eskalatzen badugu hirugarren
luzearen erdian tarteko instalazio bat dago, baina eraztuna duen 12 mm-ko
parabolt bakar batez osatua dago soilik.
Iristeko: Riglos herrira hurbildu. Herri sarreran dagoen bihurgunean, eskuinean
dagoen asfaltatutako pista hartu. Kanposantura igo eta bere alboan dagoen
aparkalekuan kotxea utzi.
Hurbiltzeko: Hormetara
doan pista hartu. Lehenengo bidegurutzean eskuinera egin eta pistari jarraitu.
Oinez hasi eta 10-15 minutura mugarri bat aurkituko dugu. Aguja Roja delakora joateko
igoera adierazten du. Beste 15 min inguruko igoerak bidearen oinarrian uzten
gaitu. Kotxetik, guztira, 30 min.
inguru.
L1
(25 m, 5 aseguru 5a). Diedro-tximinia. Txapa guztiak eskuineko
horman daude, Gómez-Laguna orratzean. Azken asegurua jartzea ez ahaztu, bigarrenak izan dezaken pendulua babesten du eta.
L2
(25 m, 5 aseguru 4c). Eskuinetik ezkerrera igotzen den plaka.
Ondoren, bilgunera iristeko, diedrotxo bat gainditu behar da. Bilgunea jarleku
eder batean dago. Adi, laugarren asegurutik zuzen gora egin. Gure ezkerrean
ikusten den bilgunera ez sartu.
L3
(35 m, 9-10 aseguru 4c). Diedro-tximini handia. Sabaitxo bat erdi
aldera eta bilgunera igotzeko sabeltxo bat dira luzeko zailtasun aipagarri
bakarrak.
L4
(25 m, 3 aseguru 4a). Harri handiko plaka nahiko etzana. Luzeak
duen interes bakarra gailurrean amaitzea da.
Jaitsiera:
60 metroko bi sokekin (edo 70 metroko soka bakarrarekin)
3 segidan jaisten da. R4tik R3ra, R3tik R2ra eta hemendik lurrera. 60 metroko
soka bakar batekin hirugarren luzean beste rapel gehigarri bat egin beharko
litzateke.
Materiala: 9-10 zinta +
bilgunerako material. Friendsak edota fisureroak erabiltzeko aukera gutxi.
Arroka
mota:
Tillita (bloke irregularrez osatutako konglomeratua)
Orientazioa:
Iparra.
Iraupena: 2h.
1. igora: Angel Serón
eta Francisco Fau, ekaina 1947.
0 comentarios:
Publicar un comentario