OHARRA (2019ko iraila)
Enarri sektoreko bide gutxi batzuen sabotai ahaleginaren ondoren, Cesarrek kalteak konpondu direla eta berriro segurtasun osoz eskala daitekeela komentatzen dit.
Hala ere norbaitek inguruan kolpe metalikoak sumatzen baditu, norbait jarrera susmagarriarekin ikusten badu edota batenbat apurketa lanean harrapatzen badu, deitu Ertzaintzari. EZIN DA UTZI eskalatzaileen segurtasunarekin eta bizitzarekin norbaiti jokoan ibiltzea. Tokia guztiena da eta denen ardura da zaintzea.
Aritxulegiko bide berrietan eskalatzeko baimenaren espero zegoen jendea. Cesar Atorrasagasti, Juanillo Regatos eta lagunak lan itzela hartu dute eskalada eskola berri hau garbitzen eta ekipatzen. Eskolak eskalada egun eder batez gozatzeko bide pilo bat eskaintzen ditu, gehienak zailtasun baxu-ertainekoak.
Enarri sektoreko bide gutxi batzuen sabotai ahaleginaren ondoren, Cesarrek kalteak konpondu direla eta berriro segurtasun osoz eskala daitekeela komentatzen dit.
Hala ere norbaitek inguruan kolpe metalikoak sumatzen baditu, norbait jarrera susmagarriarekin ikusten badu edota batenbat apurketa lanean harrapatzen badu, deitu Ertzaintzari. EZIN DA UTZI eskalatzaileen segurtasunarekin eta bizitzarekin norbaiti jokoan ibiltzea. Tokia guztiena da eta denen ardura da zaintzea.
Aritxulegiko bide berrietan eskalatzeko baimenaren espero zegoen jendea. Cesar Atorrasagasti, Juanillo Regatos eta lagunak lan itzela hartu dute eskalada eskola berri hau garbitzen eta ekipatzen. Eskolak eskalada egun eder batez gozatzeko bide pilo bat eskaintzen ditu, gehienak zailtasun baxu-ertainekoak.
Entzun dudanez Cesar eta lagunak “Basurdeen
begiratokia” bidea ekipatzen ari zirenean plaka hauetan arreta jarri zuten.
Bidearekin jarraitzeko eta gorago amaitzeko aukera ematen zuela ohartu ziren. Dagozkion baimenak eskatu ondoren, arroka garbitzen
eta aztertzen hasi zirenean, hasieran uste zuten baino aukera askoz gehiago
zeudela ohartu ziren. Horrela lerro berriak diseinatzen hasi ziren alboko,
beheko eta goiko plaka eta bloketan eta, ia ohartu gabe, asko erabiliko den
eskalada eskola berri oso bat eraiki dute. Lekua luxuzkoa da. Bere
orientazioagatik urte osoan eskala daiteke. Arroka lehortuta egotea da
baldintza bakarra. Ekipamendua ere luxuzkoa. Dena kimikoekin eta bilgune on eta
sendoekin. Azkenik arroka. Aiako Harriko granito zaharrak jendea disfrutatu
araziko du. Arroka noblea, trinkoa, itsasgarritasun handikoa eta euste leku
aldetik aberatsa, denetatik duena da.
Bide hau bere lehenengo urte honetan hainbeste
errepikatu den “Basurdeen begiratokia” bidearen jarraipena da. Bideei emandako
zenbakiengatik eskolako krokisean bidea ez da gehiegi nabaritzen, zertxobait
oharkabea geratzen da. Bigarren zati hau lehenengoa baino motzagoa da, baina
mantenduagoa da 3 plaka handi, bat bestearen atzean, kateatzen direlako.
Aipatzeko zailtasun bakarra, L7ko sabaia da. Beste guztia gozatzeko eskalada
da.
Lehenengo zatiarekin konbinatuz 9 luzeko bidea irteten
da. Gogoarekin geratzen bagara, eskolan dauden beste edozein bideekin eskalada
eguna luzatzeko aukera dago. Eskolari buruzko informazioa (bideak, zailtasuna …
etab) Club Vasco de Camping elkarteko webgunean (hemen lotura) aurki dezakegu.
Elkarteak ekipatzeko materialarekin lagundu du eskola eraikitzen. Dagokion
baimenik gabe bide berriak ireki eta ekipatzea debekatuta dago.
Iristeko: Oiartzunea joan eta Lesakara (Arditurri bezala ere adierazita dago)
daraman GI-3420 errepidea hartu. Ergoien auzoa zeharkatu eta Aritxulegi mendate
aldera igo. Aterpearen aparkalekuan edo tunelaren alboan jaiotzen den pistan
kotxea aparkatu.
Hurbiltzeko: Lerro elektrikoaren bigarren dorreraino bidetik igo oinez. Erroilbidera
daraman bidetik igotzen jarraitu sabai handiaren parera iritsi arte. Bidea
sabai handitik metro batzuk eskuinera hasten da. Gure bidea ezker ezkerrean
dagoen kimiko lerroa da. Kotxetik guztira 20 min inguru behar dira hurbilketan.
L6
(30 m, 5 aseguru, 4c). Ezkerreko aldean dauden euste lekuekin ongi
igotzen den horma bertikala hasieran. Ondoren euste leku pilo bat dituen plaka
etzan zati bat. Plaka bere azken zatian, jaisteko bilgunearen inguruan,
zertxobait tentetzen da. Bertan bilgunea egiteko aukera dago, baina hobe da
igotzen jarraitzea. Luzeak ezproi etzan moduko batetik jarraitzen du eta
erlaitz belartsu handi batera irtengo gara. Bertan dago bilgunea (2 kimiko).
L7
(20 m, 5 aseguru, 5b). Bilgunetik bost
metro ezkerrera plaka bertikal bati ekiten dion kimiko lerro bat dago. Bertatik
igo. Bigarren eta hirugarren aseguruen artean estutu behar den sabaitxo bat
dago. Bideko zailtasun aipagarri bakarra da. Zati hau gainditu ondoren plaka
etzan egiten da eta zailtasuna jaitsi egiten da. Bilgunea aurkitzeko bosgarren
asegurutik ezker aldera jo behar da (2 kimiko).
L8
(20 m, 5 aseguru, 4a). Sabaitxo baten
azpian jartzeko plakatxo bat hasieran. Sabaitxoa ongi gainditzen da euste leku
onak dituelako. Ondoren plaka etzaten joaten da bilgunea baino metro batzuk
lehenago ia guztiz etzan arte (2 kimiko eta parabolt 1).
Lurra lehorra badago, katuak kendu gabe oinez 60-90 metro inguru egin eta,
hesi bat gainditu ondoren, azken haitzaren oinarrian ipini (2 min).
L9
(20 m, 4 aseguru, 4a). Azken luzea haitzaren ezkerreko erpinetik
igotzen da. Ezproia euste leku eta bolo kamutsez josia dago. Bidearen azken
gozamena da. Ezproitik irteterakoan bilgune bat aurkituko dugu 2 kimikoz
osatua. Zertxobait deserosoa da. Hobe da aurrera jarraitu eta 5-8 metro
aurrerago dagoen beste bigarren batean bilgune erosoago bat egitea, hau ere bi
kimikoz osatua.
Jaitsiera: Oinez
Erroilbideko bidetik. Azken bilgunetik 25-30 minututan garagardo hotz batez
disfrutatzen egongo gara aterpean.
Materiala: 6 zinta +
bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak soberan, ez dira behar.
Arroka: Itsasgarritasun
handiko granito zaharra.
Orientazio:
Hegoa.
Iraupena: 1h15min.
Nork ekipatua: Cesar
Atorrasagasti eta Juanillo Regatos, 2016 urtean
Iñaki, Victor, Alberto eta
Anderren laguntzarekin.
Materiala
CVCE elkarteak jarri du.
0 comentarios:
Publicar un comentario