Inguruan eginiko beste jarduera bat osatzeko edo
eguraldia zehaztuta ez dagoen egun baterako aproposa den bide motz eta polita. Harkaitzaren
puntu ahulak aurkitzeko L2ko bigarren zatian, ezkerrera eta eskuinera eginez,
zertxobait “nabigatu” beharra dago.
Azken luzeko irteeran eskuinean geratzen den
sabaitxoari zuzen ekiten badiogu A0 modura (edo Ae modura) egin beharko dugu,
baina bilgunearen goian dagoen zatitik zuzen gora egiten badugu eta ondoren eskuinera
pasatzen bagara (zertxobait estutu behar da) pasagunea modu askean egin
daiteke.
Aipamen baten batean azken bilgunetik lurrera 55
m-ko rapel bakar batekin iritsi daitekeela diote, baina guk bi egin genituen sokak
erosoago biltzeko.
Iristeko
eta hurbiltzeko: Hurrengo sarrerako informazioa
ikusi (Els Ports - Els Estrets).
Els Estrets aldera doan bidezidorra hartu eta 10
minututan Toll Blau izeneko tokira iritsiko gara (ibaian bainatzea baimenduta duen
toki bakarra; lekua egurrezko ohol batekin adierazita dago tokia). Horma gure
aurrean (ezkerrera) aurkitzen da. Metro batzuk aurrera egin eta gure ezkerrean
mugarri batzuk ikusiko ditugu. Mugarri horiei jarraituz 5 minutuko igoera batek
bidearen oinarrian utziko gaitu. Aparkalekutik guztira 15 minutu inguru beharko
ditugu hurbilketa egiteko.
L1
(20 m, 6 aseguru, 4c). Arroka trinkoz osatutako plaka. Zertxobait ezkerrera
eta eskuinera mugitu behar da puntu ahulak aurkitzeko.
L2
(30 m, 6 aseguru, 5b). Hasieran plaka bertikal motz bat. Ondoren
horma zertxobait etzan egiten da, baina ezkerrera eta eskuinera nabigatu behar
da arrokaren puntu ahulak aurkitzeko. Azken 10 metroak nahiko etzanak.
L3
(15 m, 6 aseguru, 5b edo Ae/4c). Bilgunearen
gainetik irtenda eta eskuinera pasatuz pasagunea modu librean egin daiteke.
Irteeran dagoen sabaiari zuzen ekiten badiogu A0 modura (edo Ae modura) egin
beharko da. Luzetik geratzen den beste zatia errazagoa da. Hasieran diedro
bertikal motz polit bat eta azken metroak eskuineko plakatik egiten dira.
Jaitsiera:
Bidetik rapelatzen. Guk 2 rapel egin genituen (sokak
erosoago biltzeko), lehena R3tik R2ra eta hemendik lurrera.
Beste aipamen batzuk 55 m-ko rapel batekin lurrera
iristen dela diote.
Materiala: 6 zinta +
bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira behar.
Arroka: Kareharria
Orientazioa:
Mendebaldea.
Iraupena: 1 h.
0 comentarios:
Publicar un comentario