© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2019/05/18


Zailtasuna neurrizkoa duen bide motz eta polita. Ekipamendu oparoak oso arriskugarritasun baxua ezartzen dio. Luze ugariko bideetan eskalatzen hasteko edo inoiz eskalatu ez duen jendea eramateko bide aproposa.
Arroka ona da (L3ko zati batean garbiketa lan izugarria egin dutela nabari da) eta Berga aldera dauden bistak ikusgarriak dira. Leku lasaia. Azken luzean irteera aukera dezakegu (ezkerretik zaila, erditik ertaina eta eskuinetik erraza).
Beheko plakan dauden kirol eskaladako bideekin osa daiteke eguna.

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera (Serra de Queralt).
Santutegiko aparkalekutik Garrotako begiratokira igo (Cova de la Troballa delakoaren ezkerrean geratzen da). Guztira 10 min inguru beharko ditugu. Begiratokiaren eskuinean kirol eskaladako bideak dituen plaka bat dago. Quercus bidea 2 arte gazteen artean doana da. Lurrean dagoen harri handi batetik hasten da.
Bitxikeri bezala aipatu bide hasieraren alboan Done Ignaziori dedikatutako kapera txiki bat dagoela eta aparkalekutik santutegira igotzeko eskailerak zenbakituta daudela.

L1 (30 m, 12 aseguru, 4b). Hasieran plaka bertikala, baina gero etzaten joaten da eta azkenik, hormatxo bat. Arroka kalitate bikainekoa. 5 eta 11. aseguruen parean jaisteko mosketoiak dituzten bilguneak aurkituko ditugu. Gure bilgunea jaisteko mosketoiak dituen azken bilgunetik 5 m gorago dago. Harri-bloke handi batean kokatuta dago. Ezkerretik bidea utzi eta oinez jaisteko aukera dago.
L2 (35 m, 4 aseguru, 3b). Hasieran, lehenengo asegurura iritsi arte, 10-15 m oinez igotzen dira. Ondoren eta bilguneraino, trepada.
L3 (25 m,11 aseguru, 4b). Hasieran gandorraren eskuinean dagoen plaka oso etzana. Ezkerrera pasa eta euste leku onak dituen gandor bertikal zati bat igotzen da (arrokarekin oso garbiketa lan ona burutu dute hemen). Zati etzan bat eta azken hormatxo bat geratzen dira lepo zabal batean aurkituko dugun bilguneraino iristeko. Bilgunea aurreko plakan dago.
L4 (15 m, 6 aseguru, 5c). Estutu behar den plaka bertikal labur bat hasieran (A0 modura prestatuta; motzondo txiki batera igoz lehenengo asegurua txapa daiteke). Hirugarren asegurua ez da ikusten bilgunetik. Gero errazago.
 edo
L4 (15 m, 5 aseguru, 4b). Oinez eskuinera egin eta gero plaka bertikal motz bat.
 edo
L4 (15 m, 4 aseguru, 3c). Oinez eskuinera egin eta gero kanal motz bat.



Jaitsiera: Gailurraren ezkerretik bidezidor bat jaiotzen da. Bide hori hartu eta 7 minututan Garretako bide zabalean izango gara. Beste 10 minututan aparkalekuan gara.

Materiala: 12 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira behar.
Arroka: Kareharria
Orientazioa: Hegoa.
Horario: 1 h.
Nork ekipatua: Sergi Caldera, Jordi Farrás eta Ángel Companyó, urtarrila 2019.


Categories: , , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario