© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2023/12/18

Panticosako maparen bigarren bertsioa argitaratu eta berehala berrikuntza batzuen berri izan dut eta hona hemen maparen hirugarren bertsioa. Bertan Bachimañako aterpearen eta Panticosako Bainuetxeko Casa de Piedra aterpearen inguruetan dauden luze ugariko eskalada bideak agertzen dira.

Panticosako Bainuetxea eta bere inguruak udaran eskalatzeko leku aproposak bihurtu dira. Beste lekuetan beroagatik ezin denean eskalatu, hemen egun osoan eskalatzen uzten duen Pirinioetako freskotasuna aurkituko dugu. Goizez, zein arratsaldez eskala daiteke. Horri arrokaren kalitatea eta bideen zailtasuna (batzuk oso eskuragarriak) gehitzen badizkiogu ez da harritzeko egunetik egunera jende gehiago hurbiltzea leku honetara eskalatzea.

Nahiz eta blog honen helburua hori ez izan sarrerako beheko aldean eskola sektoreak edota kirol-eskaladako eremuak aipatzen dira. Ez dira boulder tokiak eta izotz eskaladako bideak sartzen.

Zerrendaren helburua norbanakoak aukeratu behar duen bide edo bideetan laguntzea. Bide desberdinak konbinatzeko aukera ere bada, bakoitzak horrela nahi baldin badu. Sektoreak goitik (Iparretik) behera (Hegora) eta ezkerretik (Mendebaldetik) eskuinera (Ekialdera) ordenatuta daude. Sektore bakoitzean, bideak ezkerretik eskuinera ordenatzen dira, dagokion horma aurrez-aurre begiratuta.

Sarritan iturri desberdinek bidearen zailtasun maila (derrigorrezkoa parentesi artean) eta luzera desberdinak aipatzen dituzte. Kasu horietan konfiantza gehiena ematen didan eta homogeneitate handiena eransten duen iturria aukeratu dut.

Fondo grisarekin agertzen diren bideak blog honetan deskribatuta aurkituko dituzu.

Zerrenda eta bertan dagoen informazioa Juan Fernández de Gamarrak eginikoa eta utzitakoa da. Eskerrak eman nahi dizkiot eginiko lana eta aportazioengatik.

 





Bide bakoitzari buruzko informazioa gehiago izateko (erreportajeak, mapakm topoak, argazkiak….) bideak ireki eta errepikatu dituzten web gune ugariaz gain, hurrengo liburuak kontsulta daitezke: 

- Enrique Villasur y Julio Armesto. Valle de Tena; las 50 mejores ascensiones. Ed.Barrabés, 2004. ISBN: 978-84-95744395.

- Julio Armesto, Salvador López y Juan Luis Salcedo. Panticosa; Guía de Escalada Deportiva. Ed.Barrabés, 2006. ISBN: 978-84-95744722.

- Collectif de la Maison de la Montagne de Pau.100 Plus belles voies des Pyrénées Occidentales.Rando Eds./Glenat, 2019. ISBN: 978-2-344-03203-9.

- LuisAlfonso. Valle de Tena. Ed.La Noche del Loro, 2021. ISBN: 978-84-122306-0-4

- Julio Benedé, Segis Martínez Majén, Luis Royo Naya, José Ángel Sánchez y Enrique Villasur. Casa de Piedra; recorridos para todos los niveles durante todo el año. Ed.Prames, 2009. ISBN: 978-84-8321-234-9.


Ideia bat izateko ere, hurbilketa eta itzuli batzuen denborak ere gehitu ditut. Aipatu behar dut denbora horiek gutxi gorabeherakoak direla “modu lasaian” eginikoak baitira.

 

IGOERA BATZUEN DENBORAK 

- Aparkalekutik 1º Muro-ra (5 min).

- Aparkalekutik Erreginaren Begiratokira (10 min).

- Aparkalekutik Molondro zubira (15 min).

- Aparkalekutik Llanos de Bozuelo-ko zelaietara (40-45 min).

- Aparkalekutik Pared de la Cascada-ra (1h 20 min).

- Aparkalekutik Pared del Tubo-ra (1h 10 min).

- Erreginaren Begiratokitik 2º Muro-ko bideetara (10-15 min, bidearen arabera).

- 1º Muro delakoaren amaieratik 2º Muro-ko bideetara  (8-12 min bidearen arabera).

- Llanos de Bozuelotik Picapiedra sektorera (15 min).

- Muro de la Cascada-ko bideen amaieratik Bachimañako aterpera (10 min).

- Aterpetik Palestrara (10 min).

- B bidegurutzetik Bachimañako aterpera (20-25min).


JAITSIERA BATZUEN DENBORAK 

- 1º Muro delakoaren amaieratik aparkalekura (10 min).

- 2º Muro delakoaren amaieratik GR-11-ra (10-15 min) eta hortik aparkalekura beste 15 min.

- Bozueloko bideen amaieratik Bozueloko zelaietara (10-15 min).

- Molondro amaieratik aparkalekura (30 min).

- Pared del tubo amaieratik B bidegurutzera (15-20 min).

- B bidegurutzetik A bidegurutzera  30-40 min. Eta hortik aparkalekura beste 30 min.

 

Kirol-eskaladako tokiak

(Juan Fernández De Gamarrak jasotako eta utzitako informazioa)

 

Sektoreak Iparretik Hegora ordenatuta daude; bertako bideak ezkerretik eskuinera aurrez-aurre begiratuta sektoreari. Ia denak ekipatutakoak dira.

Callejón (Prado Bozuelo izenarekin ere ezagutua)

5 bide (Akela, Enana y Morronguita, Flor de Hellín, La de los hombres mayores, Pichurrina)  IV eta V+ artean, 20 eta 25 m artekoak, Jesús Sainz-ek ekipatutakoak 2008an.

Bozuelo Este

-            Delantera (Lumiacha izenarekin ere ezagutua)

4       bide  (Alimoches, Buitres, Quebrantahuesos, Milanos) IVkoak,15 eta 20 m artekoak.

-            Trasera (bere orientazioagatik Bozuelo Oeste izenarekin ere ezagutua)

3 bide (Caesar Sanchez Sempervivens, Pascualita, Águilas)  V+/6a eta 6b artean, 10 m-koak.

Carl y Leny

14 bide (Espermateca, Steal the light, The sound of the sinners, TCM, Zángano, Pórfidos, En el camino, Jóven violado, Locura transitoria eta beste 5) 6b+ eta 8a artean, 10 eta 15 m artekoak, equipadas por E.Alonso, J.Iniesta, M.Machetti eta C.Álvarez ekipatuak, 2016 eta 2019 artean.

Primer muro (Casa de Piedra izenarekin ere ezagutua)

5 bide (Lirones, Armiños, Marmotas, Sarrios, Jabalí) IV eta V artea, 12 eta 15m artekoak, Felipe Guinda-k ekipatutakoan 1995ean.

Embotelladora

2 bide (Duros son los comienzos, El cacique)  6a-koak, 60 eta 30 m-koak. Santos Granado-k irekiak 2005ean, eta 12 m-ko 3 proiektu, hauek ere Santos Granado-renak.

 

Informazio gehigarria:

- Luis Alfonso. Valle de Tena. Ed. La Noche del Loro, 2021. ISBN: 978-84-122306-0-4

- Ayuntamiento de Panticosa: https://panticosa.es/deportes-y-ocio/escalada-y-via-ferrata/


Informazio erabilgarria duen beste post bat: viajandoenfinde.

Cambiar idioma (Castellano)

Categories:


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario