© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2022/05/26

Anfiteatro (Plaza de Aragón) handi batez banatutako bi plakaz osatuta dagoen bidea motza. Tarte bat osatzeko edo luzeetan hasteko bide aproposa. Goiko plaketan, bidearen ezkerrera eta eskuinera, bide berriak ekipatu dira (“Lourdes”, “Lucia” eta “Plaza Aragón s/n”).

Jarduera zertxobait laburra suertatzen da, baina 2 luzez osatutako inguruko bideekin osa daiteke. Adibidez “Furtivos” edota “Clandestina” bideekin.

 

Iristeko: Chodes herrian jaiotzen den pista erabiliz hormetara hurbildu eta trenbidearen alboan dagoen aparkalekuan aparkatu.

 

Hurbilketa: Bi minutu eskasean bidearen oinarrian gaude. Ezinezkoa da nahastea. Bidearen izena horman itsatsita dagoen harri zabal batean idatzita aurkituko dugu, Chopera eta Macizo de Ali sektorera damaren bidearen alboan.

 

L1 (35 m, 9 aseguru, 4c). Hasieran oinentzat erlaitz txiki ugari dituen plakak. Ondoren, ezkerretik hobeto egiten den erresalte bat (eskuinetik zikina). Azkenik pasagunetxo finenak dituen plakatxo bat.

L2 (15 m, 0 aseguru, II). Ia oinez egiten da. Hurrengo plakaren oinarrira iristeko trantsiziozko luzea. Bilgunea kankamo bat eta mailloia duen parabolt batez osatuta dago.

L3 (30m, 7 aseguru, 5b). Sabai batez banandutako bi plaka. Pasagunetxoa sabaia gainditzeko. Euste leku inbertitu baten eta ipuru txiki baten laguntzarekin ongi egiten da. Goi aldeko plaka oso polita, zimurrez osatutako euste leku ugariekin.


 

Jaitsiera: Bidetik rapelatzen. R3tik R1era eta hortik lurrera. 60 metroko bi sokekin seguruenik tirada batean lurrera iristeko aukera dago, baina harriak botatzeko aukera handia izango delakoan gaude. Hobe bitan zatitzea.

 

Materiala: 9 zinta + bilgunerako materiala. Fisureroak eta friendsak ez dira beharrezkoak.

Arroka: Kararria.

Orientazio: Hegomendebaldea.

Iraupena: 1h.

Nork irekia eta ekipatua: Jesus Yarza eta Javier Vera, urtarrila 2017.

 

Cambiar idioma (Castellano)

 

 

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario