Leku lasaia. Arroka orokorrean ona da
(granito ona), baina, noizbehinka, arreta jarri behar da hartzen den harriren
batekin. Lehen bi luzeak dira gogorrenak eta zailtasunean mantenduak. Pasagune
atletikoak dituzten diedro bertikal segida da. Gero ertzari jarraituz igotzen
da (gehienetan bere eskuin aldetik; batzuetan bere ezkerretik) arroka onarekin
eta, bi pasagune tonto izan ezik, nahiko erraza den eskaladarekin. Bi pasagune
horietako lehena L3 luzearen hasieran dago (ertzaren erpinean dagoen eta eskuentzat
gauza gutxi duen sabeltxo bat gainditu behar da) eta bigarrena L5 luzearen
hasieran.
Autobabestea derrigorrezkoa egiten da.
Bidean iltze batzuk aurkituko ditugu (oso gutxi). Gehienak nahiko zaharrak eta
herdoilduak daude (pare bat egoera onean daude). Bilgune guztiak toki erosoetan
egiten dira. Adi, mosketoi estu bat duen espresa eraman L1eko lehen iltzean
normalak ez baitira sartzen.
Iristeko:
L´Espluga
de Francolí herritik Prades aldera T-700 errepidetik goazela, Poblet herria
pasa eta gero, 6 eta 7 km-en artean, ibai baten gainetik zubi bat zeharkatuko
dugu eta, metro batzuk aurrerago, ezkerrera, gurutze bat ikusiko dugu. Bertan
Vall de Castellfollit-era doan asfaltatutako pista jaiotzen da. Pista horri
jarraitu eta 6. zenbakia duen aparkalekuan kotxea utzi (para bat autoentzat
tokia dago). Gure ezkerrean Roca Ponent bere dotorezia guztiarekin nabari da.
Hurbiltzeko:
Kotxea
uzten den tokia baino metro batzuk aurrerago bidezidor bat jaitzen da (Sendero
Geológico 5 izenekoa). Ibaiaren ertzetik jarraitzen du eta metro batzuk
aurrerago gurutzatu egiten du. Abandonatutako harrobi txiki baten albotik
igaroko gara. Igotzen jarraitu beha da ageriko bidetik harri handiz osatutako
hartxingadira iritxi arte. Sendero Geologico delakoak hortik jarraitzen du.
Igoera ez da hasieran ematen duen neketsua bidezidor baten arrastoak baitaude.
Zig-zag eginez eta pazientzia apur batekin bidearen oinarrira iristen da.
Bidearen izena harkaitzean markatuta dago. Kotxetik 30 min inguru behar dira.
L1 (25 m, 4 seg, 5b). Pasagune atletikoak dituen lehen diedro bertikala igo eta ondoren, bigarren bat, hau ere bertikala, baina aurrekoa baino teknikoagoa (3 iltze). Diedroak gainditzean zeharkaldi txiki bat egin behar da ezkerrera erlaitz batetik eta azken iltzea aurkitzean eskuinera biratu. Erlaitz bati jarraituz, bilgunea egiten den ordena handi batera iritsiko gara. Lehen iltzeak zulo txikia du eta mosketoi estua bakarrik sartzen da (normala ez da sartzen).
L2
(25 m, 3 seg, 5b). Pauso atletikoak dituen diedro bertikala hasieran (iltze
1). Gero beste bat blokeen artean (aurrekoa baino errazagoa). Bigarren
diedrotik irtetean (blokeen arteko “leihatila”) ezkerraldera zeharkaldi
airetiko eta esposatu bat egin behar da. Zati honetan bi iltze zahar aurkituko
ditugu (nahiko gertu bate bestetik), baina zeharkaldia babesteko bertan dauden
bi ipuru sendoez balia gaitezke. Dauden bi ipuruetan komeni da zintak jartzea, sokadako
bigarrenaren progresioa babesteko gehienbat. Arte handi bat duen plataforma
zabal batera iristen da. R2 zuhaitz handian edo bloke handi batean egiten da.
Luze honetan komunikazio arazoak daude sokadako kideen artean.
L3
(20 m, 1 seg., 4c). Eskuin aldera irten plaka etzan eta inklinatu batetik (bere kriskillotik pixka bat irtenda dagoen
spit azkoin baten alderantz). Pasagune arraroa azkoina dagoen lekuan (oinez
fidatzekoa; eskuetarako gauza gutxi eta kamutsa) . Pasagune hori gainditu
ondoren, zailtasun gutxitu egiten da eta blokeetatik igotzen da diedro nabarmen
baten azpian dagoen plataforma zabal batetaraino. R arte handi batean. Jarrai
liteke, baina sokak marruskadura asko izango luke eta komunikazio arazoak
egongo lirateke. Hobe luze labur bat egitea.
L4
(30 m, 0 seg, 4b). Zuhaitzaren eskuinaldetik irten eta beste aldera pasa.
Harmailetatik eta blokeetatik igo. Luzearen erdi aldera zinta bat jartzeko edo
Ra egiteko arte bat aurkituko dugu. R4
ipuru batean. Pixka bat aurrerago (5 m ingurura) beste ipuru bat dago (spit
kriskiloak ondoan) eta bertan ere R munta daiteke. Aukeratu gehien gustuko
duguna.
L5
(30 m, 1 seg., 5a). Pasagune atletikoa bilgunetik irten eta berehala (5-8
m-tara). Gero harmailetatik eta blokeetatik igotzen da bilguneraino (zuhaitz
handi batzuetan). R-era iritsi baino lehen iltze bat aurkituko dugu eta ondoan
trabatutako friend bat.
L6
(40-45 m, 0 seg., 3a). Harmailak eta plakatxo etzan batzuk. Luzeraren luzera, bilera egiten dugun
lekuaren araberakoa da. Bilgunea egoki ikusten dugun edozein bloke handitan
egin daiteke.
Jaitsiera: Hartxingaditik, bidezidor arrastoei jarraituz, igoerarako erabili dugun bide nabarmenera jaitsi. Hortik autora itzultzea besterik ez da geratzen. Guztira 40 min.
Material: 10-12 cintas +
material para las reuniones. Juego de friends y de fisureros. Unas cuantas
cintas para las sabinas y para montar las reuniones.
Tipo
de roca:
Granito.
Orientación:
Suroeste.
Horario: 2h15 min.
Abierta
por:
Toset y Blanchart (años setenta).
0 comentarios:
Publicar un comentario