© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2023/05/14

Calcenako bide luze "ahaztuetako" bat dugu hau. “Escaladas en la cara oculta de Moncayo” liburuan agertzen da, baina oso erreferentzia gutxi dago Interneten (nik behintzat ez dut ezer aurkitu):

Harria ona da eta ekipazioa ere. Azkar egiten den bidea da. Aukera ona izan daiteke denboraz mugatuta bagabiltza edo eguraldia ez bada oso egonkorra, hurbilketa ez baita existitzen. Aukera ona izan daiteke ere, beste jarduera bat egin ondoren, eguna osatzeko. Autoa harkaitz handiaren alboan uzten bada (horretarako lekua egon behar da) 30 segundo besterik ez dira behar bidearen hasietan jartzeko. Jaitsiera ere erosoa eta azkarra da, ferrataren jaitsiera-bidetik egiten baita.

Eskalada oso polita da eta luze gehienak gozatzekoak dira. Lehen luzeak bi zatitxo gogor ditu. Sarrera (zertxobait higatua) eta pasagunetxo arraro bat bosgarren aseguruaren parean. Gainerakoa nahiko gozagarria da.  Bigarren luzearen plaka, oso polita. Hirugarren luzea laburra da, baina gogorra.  Goiko luzeak, etzanak diren plaketatik doaz.

Bideak goiko aldean bilgune modernoak  (bi parabolt eta 2 eraztun berrirekin hornituak) eta bilera "vintage"  modukoak konbinatzen ditu. Azken hauek bidearen behealdeko bilgunetan aurkituko ditugu. Bi plaka metaliko gorri dituzten paraboltez eta eraztunez osatuak daude. "Canal Pilar Monterde" bidean dauden antzeko bilerak dira. Bilera guztiak leku erosoetan daude.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.

 

L1 (25 m, 8 seg., 5c). Babaresa labur bat hasieran. Pixka bat higatua dago inguruko luze bateko gainerako bideekin egiten baita. Gero plaka bat eta bosgarren seguruaren parean, pauso arraro bat. Tarte hori gaindituta, dagoen arrakalaz lagunduta, diedro bat gainditzea besterik ez da geratzen. R plataforma zabal batean.

L2 (30 m, 7 seg., 4 c). Hasieran nahiko euste lekuak dituen plakatxoa. Ondoren, harri trinkoz osatutako plaka-ezproi etzana.

L3 (15 m, 3 seg., 5c). Laburra, baina luze atletiko.  Lehen metroak ertzaren eskuinetik igo eta ondoren ezkerretara pasa. Babaresa motz bat (pasagune gogorra) ertzara igotzeko. Gainerakoa erraza.

L4 (30 m, 3 seg., 3c). Lehenengo 10-15 m-etan etzanda dagoen plaka. Ondoren ia oinez igotzen den plaka oso etzana.

L5 (15 m, 2 seg., 4a). Eskuekin baino oinekin eskalatzen den harri trinkoz osatutako plaka etzana.





Jaitsiera: Azken bileratik gailurrera igo eta hortik, gure eskuinean geratzen den lepo nabarmenera egin (mugarriak). Hortik, ferrataren jaitsierako bidezidorretik jaitsi. Autora itzultzeko 15-20 min inguru beharko ditugu.

Materiala: 8 zinta + bilgunetarako material.  

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Ekialdea/hegoekialdea.

Iraupena: 1h30min.

Nork irekia eta ekipatua: Carmelo Torrijo, Jesús Cuartero, Carmelo Cuartero y Juan Nadal, 2005.

 

Cambiar idioma (Castellano)

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario