© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2023/09/14

Horma eder bateko (Pared del Agujero) bide polit bat. Hormak aukera handiak ditu. Parabolts lerro batzuk ikusi genituen ezkerretara. Badirudi hainbat bide hornitu dituztela, baina ez dut haiei buruzko informaziorik. Harkaitza kalitate aparteko kareharria da.

Ekipamendu justua duen bide bertikala. Hala ere, autobabesa erraza da, arrokak pitzadura ugari baititu. Jarraitzeko gogoarekin uzten zaitu.

Hurbilketa labur samarra da. Aukera ona izan daiteke goiz erdiko edo arratsalde erdiko jarduera baterako, hortik bagabiltza.

Bideen izenak egurrezko plakatxo batzuetan (enbor-ebakiak) daude jarrita. Jarraitzeko gogoarekin geratzen bagara, bere alboko "Pasavise" bidea egin dezakegu. Antzeko zailtasuna du.

Bilerak rapelatuak izateko prestatuta daude.


 

Iristeko: Canfranc Estación-era hurbildu eta autoa herriaren irteeran dauden aparkaleku batean utzi.

Hurbiltzeko: "Paseo de los Ayerbes" jartzen duen plakara hurbildu. Ondoan, "Comunidad de Propietarios Los Pinos" dioen kartel bat dago. Kartel horren ondo-ondoan bidezidor bat jaiotzen da (hasieran ez oso nabarmena). Hartu eta eskuinetara bi bihurgune nabarmenen egin ondoren, eremu lau batera iritsiko gara. Hor pareta bat aurkituko dugu. Azpitik pasa eta bidezidorretik igo hartxingadi batetik. Igoera erdian, hormatxo bertikal nabarmen batean, "Gegé" bidea hasten da. Bidezidorretik gora jarraitu. Pareta handiaren gainean lautada handi bat dago eta bertan dagoen horman eskalada-eskola bat ikusiko ditugu. Bidezidorretik igotzen jarraitu, bideak aurkitu arte. Autotik, erritmo lasaian, 20 minutu inguru beharko ditugu.

 


L1 (20 m, 3 aseguru, 5c). Sabai argia hasieran. Luzeko pasabide gogorra hor dago. Helduleku onak ditu, baina funtsezkoa da oinak ondo jartzea. Lehen parabolta baino lehenago dagoen zatia zatia erraz babesten da. Luzearen beste zati guztia plaka bertikal bat da, pitzadura askorekin eta 5a inguruko zailtasun maila eutsia duena.

L2 (20 m, 2 aseguru, 5a). Helduleku ugariko plaka bertikala, baina soilik bi parabolt dituena. Bata bilgunearen inguruan eta bestea amaieran. Bigarren paraboltera iritsita, zeharkaldi labur bat egin behar da ezkerrerantz, 2-3 m ingurukoa, bilgunea aurkitu ahal izateko.

L3 (35 m, 5 aseguru, 5b). Plakatik irten, pixka bat igo eta ezkerrera egin. Ezpel handi nabarmenera igo (zinta bat jartzeko aukera) eta pitzadura handiak dituen plaka bertikal bati ekin behar zaio. Azken 10-15 metroek arroka-zubi bat baino ez dute. Autobabeserako aukerak badaude, baina estutu egin behar da. Azken zatia eskuinetik errazagoa da (diedroaren laguntzarekin). Azken metroak harmailetatik. R3 harmailen amaieran, gora iritsi baino pixka bat lehenago eta pixka bat eskuinera (zaila da ikustea, adi egon behar da). Hala ere, pasatu egiten badugu, ez da ezer gertatzen, gailurrean R egiteko hainbat ezpel sendo baitaude.

 




Jaitsiera: 100 bat metro igo (2-3 min) soilgune moduko batera iritsi arte. Hortik eskuinerantz egin 50 metro erabat horizontalean (mugarriak). Gero, beherantz egin behar da ageriko bidezidor batetik. Soka finkoarekin ekipatuta dagoen 8-10 metroko tarte bertikal batera iritsiko gara. Aurreraxeago, soka finkoa duen beste tarte bat, baina hori zati horizontal batean. Igotzeko erabili dugun bidezidorrera iristeko15-20 minutu inguru beharko ditugu. Igo dugun bidetik autoraino jaistea besterik ez zaigu geratzen. Guztira 30-35 minutu izan daitezke.

 

Materiala: 9-10 zinta + bilgunerako materiala. Fisurero eta friends joko bana. Ezpeletarako 2 edo 3 zinta ondo datoz.

Arroka: Pitzadura ugari agertzen dituen kareharria.

Orientazioa: Hegoa.

Iraupena: 1h 30min

Nork ekipatua: Rafa Galan, urria 2019.

 

Cambiar idioma (Castellano)

 

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario