Uda honetan Katalunian ibili gara eta beroak
gogor jotzen zuenez, itzalaren bila edo laster esnatuz ibili gara.
Bidea laburra da, baina udako arratsalde
baterako aukera ona izan daiteke, orientazioagatik itzala ematen baitio.
Lehenengo rapelatu eta gero eskalatu behar denez, guztira jarduera polit bat suertatzen
da.
Bigarren luzeko plaka, ederra. Plaka
horrengatik bakarrik merezi du bidea egitea.
Badira beste bide batzuk (erdi hornituak)
Castell bidearen ezkerraldean eta eskuinaldean.
Leku lasaia eta historiarekin. Bortoloko
gaztelua jaun tenplarioen eskutan egon zen aldi batez. XIII. mendean jabetza
Peramolako jaunarena zen eta XIV. mendearen amaieran Cardonako bizkondearen
eskuetara igaro zen. Gazteluak Olianatik Cambrilserako bide tradizionala
kontrolatzen zuen.
Nacho Sánchezek iradokitzen duen hurbilketarako (uste dut erosoagoa dela) hilerri alboan aparkatzea hobe.
Hurbiltzeko: 50 m errepidetik
jarraitu Solsona norabidean, zutabe adierazle batera iritsi arte. GR markak
zuri-gorriak ikusiko ditugu. GR bidea hartu eta Cambrils aldera jaisten hasi. Bideari jarraitu zurezko zutabe elektriko bat
(zahar horietako bat) ikusi arte. Hamar metro lehenago bidea jaitsi mugarri bat
ikusiko dugu. Bidea utzi eta bidezidor arrastoetatik lepokoraino igo.
Lepotik behera eta ezkerrera egin apur bat
(mugarriak). Airetiko pasagune labur bat igaro ondoren, bilera gure ezkerretara
dago, sabai nabarmen baten azpian.
Nacho Sánchezek ematen duen informazioaren arabera, gaztelutik jaisteko bide bat omen dago. Bide horretatik 10 minututan bidearen hasieran omen zaude.
Jaitsiera: Bi parabolt dituen
rapel instalazioa, baina malloi bakarrarekin. Ekipazioa beste malloi batekin
edo mosketoi batekin osatu behar da (gero errekuperatu egiten da). 60 metroko
bi sokekin 50 metro inguruko rapel bakar batean jaitsi daiteke, baina soken
berreskurapena oso neketsua da (soken marruskadura handia). Beste aukera bat
jaitsiera bi rapeletan zatitzea da. R1 plataforma zabal eta eroso batean dago.
Bi parabolt dira (uztairik eta mailoirik gabe). Agian denbora zertxobait
gehiago beharko da, baina garbiagoa da eta ez hain neketsua. Beste 2 malloi edo
mosketoi aurreikusi, bigarren aukera hori aukeratzen badugu.
Gaztelutik jaitsita ez da behar rapelatzea. Hurbilketa hori aukeratzen badugu kotxera itzultzeko lehenik lepotxora igo behar da eta bertatik, bidezidor arrastoei jarraituz GRra jaitsi behar da. GRari behe aldera j
L1 (30 m,
7 aseguru, 5c).
Lehen 5 aseguruko tartean horma bertikala (S handi bat egiten igotzen da).
Pasagune finak hasieran eta 4. eta 5. aseguruen artean.
Bideak bi ipuruen artean hasten da. Ezkerrekoan
zinta bat jarri daiteke, baina errazagoa da eskuineko ipurua dagoen tokitik
igotzea. Zati bertikala gainditu ondoren bideak jarraitzen du toki batetik non
ematen duen arrokak euste leku onak izango dituela, baina ez ditu hainbeste.
Zati horrek goitik erortzen den lur pixka bat dauka. Lehen luzeko azken metroak
oso politak dira. Zati horretan arrokak biribildutako euste leku oso onak eta
bitxiak ditu.
L2 (30 m,
6 aseguru, 5b).
Bilgunetik irteteko pasagunetxo bat (zertxobait luzatuz A0 moduan egin
daiteke). Euste leku on pare bat badaude, baina horietako bat zertxobait
izkutatuta. Ondoren arroka trinkoz osatutako plaka eder bat, euste leku
ugariekin. Bigarren luze honetako arroak Carrascal-ekoa (Nafarroa) gogorarazi
zidan. Gogoarekin geratzen zara. Horrelako beste 2 edo 3 luze gehiagoren
nahiarekin geratzen zara.
Materiala: 9-10 zinta +
bilgunerako materiala. Friends eta fisurero joko bana eta zinta batzuk ongi
datoz L1eko urrutiratzeren bat babesteko.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa:
Ekia
Iraupena: bidea egitea 1h 15min inguru;
rapelarekin, jarduera guztia 2 h ingurukoa geratzen da.
Nork
irekia: Jaume
Cots, 2002.
0 comentarios:
Publicar un comentario