© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2023/09/30

La Fullaterara itzultzen gara falta zaigun bidea egitera. Bero asko egiten du, baina haize pixka batek jotzen du eta bidea egiten uzten da.

Bidean, plakak etzanak dira nagusi, azken luzea izan ezik. Ongi hornitua dago eta harkaitz onekoa da. Bilerak leku erosoetan daude eta lehen 3 luzeetan sokarekin lotutako bi parabolt gehi mailloi batez osatuta daude. Horrek ezustekoren batekin topo egiten badugu (euri zaparrada bat, adibidez), bidea uztea ahalbidetzen du. Gero hobe da goitik irtetea. Azken luzeak gure gradua gainditzen badu, "Ni sueur ni peur" bidearen azken luzetik irten gaitezke (5a zailtasun maila du).

Bidea, "Ni sueur ni peur" bezala, inguruan bagabiltza egitekoa da.

 

Iristeko, hurbiltzeko eta jaisteko: Ikus hurrengo sarrera.

 

L1 (40 m, 8 aseguru, 5a). Euste lekuak dituen hormatxoa hasieran. Gero C handi bat egiten duen itsasgarritasunezko plaka bat. Zati belarkara bat igaro ondoren kanal modukoak dituen plaka eta zeharkaldi horizontal batek bilgunean uzten gaituzte.

L2 (35 m, 7 aseguru, 4a). Bilgunetik irten eta berehala, itsasgarritasunezko plaka. Ondoren plaka etzan segida bat, belar erlaitzen artean. Azken metroetan horma txiki batekin egiten da topo ( 2m ingurukoa). Bere eskuinetik ekidin daiteke.

L3 (50 m, 9 aseguru, 5c). Pasagune arraroak dituen 4-5 metroko horma-diedro bertikala. Gero harmaila belarkara batzuk adarrak nahiko baxu dituen pinu handi batera eramaten gaituzte. Pinua, ahal dugun tokitik zeharkatu eta azken plaka etzanei ekin.

L4 (30 m, 4aseguru, 3c). Harri-bloke handiaren eskuinetik irten. Gero aseguruak gertu dituen plakatxo bati ekiten zaio. Azkenik plaka oso etzan batek bilgunean uzten gaitu.

L5 (45 m, 7 aseguru, 3c). Gure eskuinean ikusten den ageriko pinu txiki aldera igo zeharkaldi bat eginez. Gero zuzen igo. Zati etzan bat eta ondoren azken plaka batek bilgunean uzten gaituzte.

 

Hartxingadia. Hartxingaditik igo (mugarriak) eta pinudi batean sartu. Gure eskuinean ezproi harritsu handi bat ikusiko dugu eta aurrean plaka etzan batzuk. Horizontalean eskuinera zeharkaldi bat egin behar da ezproi horren oinarrian jartzeko. Leku horretara iristeko 50 m inguru ibili behar da oinez (mugarriak).

 

L6 (35 m, 7 aseguru, 4a). Plakatxo batek euste leku onak eta ongi igotzen den hormatxo bertikal batean uzten gaitu. Ondoren plaka etzan batez osatutako zati luze bat azken hormaraino, hau ere euste leku onekin. Bilgune bat ikusiko dugu. Hobe beste 5 m inguru igo R7bis bilguneraino. Erlaitz handi batean dago eta erosoagoa da.

 

L7 (50 m, 11 aseguru, 6a). Euste leku onak dituzten harri-bloke handi batzuk gainditu ondoren horma leun baten azpitik, eskuinera, zeharkaldi horizontal bat egin behar da. Zeharkaldiak horma bertikal batera eramaten gaitu. Horma zati horrek kanpo aldera tiratzen du. Aseguruen arteko tarteak txapen artean eskalatzea behartzen dute zati honetan. Zati bertikala gainditu ondoren harri-bloke handiz osatutako harmailetatik igotzen da azken bilguneraino.


 



Materiala: 11 zinta + bilgunerako materiala. Friends eta fisurero joko bana gehi zinta batzuk ongi datoz urrutiratzeren bat babesteko.

Arroka: Granitoa.

Orientazioa: Hego mendebaldea.

Iraupena: 3h 15min

Nor ekipatua: Dominique Gleizes, Nicolas Bechemin-en laguntzarekin, urria 2013.

 

Cambiar idioma (Castellano)

 


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario