© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2024/08/29

Bideen zerrendarako lotura

Bide horiekin Picapiedra sektorearen tetralogia osatzen da (Pablo Marmol, Pedro Picapiedra, Vilma eta Rocadura). Pedro Picapiedra, auzoko Vilma eta Rocadura bideen antzekoa da. Bertikalagoa da eta lehen bi luzeetan zailtasuna mantentzen du. Gero, goiko aldean, etzana den plaka handi batetik doa.

Pablo Marmolek ofitazko bi horma ditu, behetik ikusita pixka bat inposatzen dutenak. Bada, guztiz kontrakoa da. Egia da bi horma bertikal direla, baina helduleku asko eta onak dituzte, eta, gainera, oso ondo babestuta daude. Lehenengo horma eskuinetik ekiten da (harri bloke handi batzuetatik). Bigarrenean pixka bat estutu behar da, baina esandakoa, helduleku onak ditu. Gure ustez, sektoreko biderik errazena da. Euria egin ondoren, baliteke Pablo Marmolen 2. luzean ura izatea. Guk egin genuenean, batere trabarik egiten ez zuen ur-hari bat isurtzen zen. Ofita kanala belar askorekin ikusten da, baina honek ere ez du molestatzen, eskuinetik eskalatzen baita. Pablo Marmolaren azken luzea eta Pedro Picapiedrarena berdinak dira.

Bideak oso ondo hornituta daude eta granitoa itsasgarritasun onekoa da. Sektore ona da, eskalada egun polit bat pasatzeko. Ez du oso hurbilketa luzea, eta dagoen altueragatik, fresko ukitu batekin eskalatzen da beti, nahiz eta eguzkiak jo.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengo sarrera.

 

Pedro Picapiedra (130 m, 5c, derrigorrez 5a)

L1 (15 m, 6 aseguru, 5c). Ofitazko hormatxo amildua. Lurretik altxatzeko bideko pasagune gogorrena  hemen dago. Saihets daiteke goian dagoen terraza belartsura oinez igotzen bagara. Plaka labur batek bileran uzten gaitu. Luzera hau eta hurrengoa lotzeko aukera dago.

L2 (25 m, 9 aseguru, 5b). Hiru plakatxo, bi erresaltez bereizita. Irteerako plakan (hirugarrenean) daude luzeko pasagune finenak.

L3 (30 m, 10 aseguru, 5a). Plakatxo etzan batek hormaren oinarrian uzten gaitu (luzeko zailtasun aipagarriena da). Helduleku onak ditu eta ondo egiten da. Goian gaudenean, 1-2 metro mugitu behar da ezkerretara, plakak dituen heldulekuak aurkitzeko. Heldulekuak dituen itsasgarritasun plakaren zatitxo batek plaka etzan luze batean uzten gaitu, eta horrek bilerara garamatza.

L4 (30 m, 7 aseguru, 4a). Itsasgarritsun plaka luze etzana, amaiera aldera erresalte txikitxo bat duena. Gero beste plaka batek, etzana hori ere, bileran uzten gaitu.

L5 (30 m, 4 aseguru, 3b). Harmailak. Bilera tontorreko pinuan.

 




Pablo Marmol (125 m, 5b, derrigorrez 5a)

L1 (25 m, 7 aseguru, 4b). Kanal moduko bat duen plaka sarreran. Itsasgarritasun pasagunea "kanalaren" sarreran, baina eskuinetik saihestu daiteke. Ondoren, plaken segida bat, terrazatxoren batek bereizita. Bilera ageriko pinuan.

L2 (15 m, 8 aseguru, 5b). Helduleku handi eta onak dituzten ofitazko bi horma. Lehenengo horma eskuinetik gainditzen da, bloke mailakatu handi batzuetatik. Bigarren horma aurrez aurre erasotzen da, baina honek ere helduleku onak ditu. Aseguru nahikorekin L1 eta L2 luzeak lotzeko aukera. Nolanahi ere, hobe da zatitzea, horrela errazagoa izango baita bai lehenengoa eta bai bigarrena aseguratzea.

L3 (20 m, 4 aseguru, 4a). Kanal zabala ofita zain handitik. Garbia da, ez da ia belarrik ukitzen. Gero plaka etzan labur bat.

L4 (35 m, 7 aseguru, 4b). Plaka luze etzana. Pasagunea bilgunetik irteteko. Ondoren, plaka luze etzana.

L5 (30 m, 4 aseguru, 3b). Pedro Picapiedra bidearekin partekatzen den luzea. Harmailak. Bilera tontorreko pinuan.

 

Jaitsiera: Ikusi hurrengosarrera.

 

Materiala: 10 zinta + bilguneako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak.  

Arroka: Granitoa.

Orientazioa: Mendebaldea.

Iraupena: `bide bakoitzarentzat 1h 15min inguru.

Nork irekiak/ekipatuak: Julio Benedé, Carlos Budría, Enrique Recio eta Luis Royo,

2020ko udaran.

 

Cambiar idioma (Castellano)

  

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario