Rocadura bidea, bere albokoa den Vilma bidea
bezala, oso ongi ekipatua dago eta ez da estutasunik pasatzen. Gehienbat
itsasgarritasun izugarria duten plaka etzanetatik eskalatzen da. Urrutitik
begiratuta plaka erraldoiak barruti
beltz ugari dituela (ur-arrasto handiak) ikusten da eta arroka irristakorra
dela edota egon daitekeela dirudi. Guztiz kontrakoa. Oso itsaspen ona duen
arroka da. Gainera, jendea pasa ahala, hobetzen joango da.
Giltza den luzea da laugarrena da. Plaka etzan
bat da itsasgarritasunezko pasaguneak dituen bi zatiekin. Oinetaz fidatu
beharreko pasaguneak dira. Lasai, denbora hartu behar da eta arrokak dituen
mikroondulazioak aurkitu. Oina bertan jarri eta ematen du ez duela eutsiko,
baina eusten du. L2ko babaresa horizontala ere oso polita.
Bilgune guztiak toki erosoetan daude jarrita
eta 2 paraboltez osatuta daude (azken biak izan ezin; horiek pinuetan egiten
dira).
Iristeko
eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.
L1 (25 m,
6 aseguru, 5a).
Helduleku oneko 4-5 metroko diedro labur batek belardi txiki batean uzten
gaitu. Aurrerago plaka bat.
L2 (30 m,
6 aseguru, 5a). Plaka
bat hasieran. Gero, ofita zati batek beste plaka baten aurrean uzten gaitu.
Plaka horrek pitzadura horizontal bat du goialdean. Paraboltaren eskuinetik
eraso pitzaduraraino. Gero, pitzaduraren laguntzaz, babaresan eta erlaitz
batzuk aprobetxatuz, ezkerretara jo eta zuzen igo bileraraino.
L3 (20 m,
5 aseguru, 5a).
Hasieran ematen duena baino errazagoa den erresalte bertikal larbur bat. Gero
plaka etzan bat. Luze laburra. Hurrengo luzea lotzeko tentazioa egon daiteke,
baina hobe ez egitea hori. Hurrengo luzean pasagune finak ditu eta hobe da
luzeko R-tik aseguratzea.
L4 (25 m,
9 aseguru, 5c).
Itsasgarritasunezko plaka luzea. Oinetaz hil arte fidatzekoa. Itsasgarritasunezko
pasagune txiki bat R-tik irteteko. Ezkerretara joan behar da erpin txiki bat
eta granitoan dagoen harri "inkrustatua" hartzeko. Ofitazko harmaila batek hurrengo itsasgarritasun
zatian uzten gaitu. Bigarren hau lehenengoa baino finagoa da. Eskerrak
aseguruak gertu daudela. Gero diagonalean ezker aldera igo behar da, pinuak
dauden aldera, horietan baitago bilgunea (eskuinekoan egin).
L5 (35 m,
6 aseguru, 3b).
Vilma bidearekin bat datorren luzea. Plaka etzanak. Gailurrera hurbildu ahala
are gehiago etzaten dira. Lehenengo eta azkea txapa izan ezik, txapa txikiz
hornitutako luzea. Ez nahastu, azken bilgunea ez da azken txapa handia
aurkituko dugun tokian egin behar. Gailurrera igo eta bertan pinu bat ikusiko
duzue. Bertan egiten da bilera. Adar sendotan kokatutako bi soka zati dira
mailon batekin lotutakoak.
Jaitsiera: Ikus hurrengo sarrera.
Materiala: 9 zinta + bilgunerako
materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak.
Arroka: Granitoa.
Orientazioa:
Mendebaldea.
Iraupena: 1h 30min
Nork
irekia/ekipatua:
Julio Benedé, Carlos Budría, Erique Recio eta Luis Royo, 2020ko udaran.
0 comentarios:
Publicar un comentario