Sendero Limiteko bi kidek, Juliok eta Isabelek,
mago-xisteratik atera duten azken untxial. Gozatzekoa eta gauza handietarako ez
gaudenontzat gozoki bat.
Bidea bere bi auzoen antzekoa da (Vía del
Molondro eta Lady Lister), baina, gure ustez, jarraiagoa da bai eskaladan bai zailtasunean.
Maila atsegina eta oso ondo ekipatua. Luxuzko arroka. Hiruetatik politena iruditu
zaigu. Ziur nago lehia egingo diela auzoko bi bideei, eta sektore honetan
batzuetan izaten den saturazioa pixka bat libratzen lagunduko duela.
Oro har, arroka trinkoz osatutako plaka
etzanetatik eskalatzen da, baina bideak atal bertikal batzuk ditu. L4 luzearen
hasieran arrokak erakusten dituen ildaskak eta konoak, oso bitxiak. R guztiak
leku zabal eta erosoetan daude.
Udarako edo udazken hasierarako bide aproposa,
goizean itzalpean eskalatu eta goizeko freskura aprobetxatzen baita.
Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengosarrera.
L1 (35 m,
12 aseguru, 4c).
Kanal-diedro bertikala hasieran. Gero, plaka etzan luze bat, R-ra hurbildu
ahala gehiago etzaten dena.
L2 (45 m,
10 aseguru, 4b).
Bilgunearen ezkerretik irten. Ildaskadun plaka. Sabaiaren oinarrian,
eskuinerantz zeharkaldi labur bat egin eta gero eta gehiago etzaten den
ildaxkadun plaka beltz bati ekin. Bi bloke handi bereizgarriren artean igaro,
eta 10 bat metro gorago bilgunea aurkituko dugu.
L3 (35 m,
9 aseguru, 4a).
Bere ezkerretik igotzen den ofitazko ezproitxoa. Eskuinera pasatu. Ondoren,
ofitazko bloke handiz osatutako harmailak. Ezkerrerantz diagonalean igotzen den
erresalte erraz bat jarraian. Plataforma belartsu zabal batera irteten da.
Bilgunea plaka etzanaren oinarrian dago, eta kono bereizgarri batzuk ditu.
L4 (25 m,
9 aseguru, 5b).
Plaka etzana, hasieran ildaxkak eta kono bereizgarriak dituena. Itsasgarritasun
pasagunea lehen bi seguruetan eta bosgarren parabolt-aren ondoren (bigarrena
lehenengoa baino finagoa). Gero, helduleku onak dituen horma bertikala.
Azkenik, eskuinerantz ia erabat horizontala den zeharkaldi batek plataforma
belartsu zabal batera garamatza. Bertan dago bilgunea.
L5 (30 m,
8 aseguru, 4c).
Diedro-plaka zeiharra. Eskuinera biratu eta ofita pitzadura bati ekin, seguruak
gertu ditugula. Azkenik, granitozko plaka etzan bat. Bilgunea Sendero Limiteko
plastikozko perretxiko laranja bereizgarria duen pinuan.
L6 (20 m,
3 aseguru, 3b). Vía
del Molondro bidearen azken luzea, tontorrera igo eta oinez jaitsi ahal
izateko.
Jaitsiera: Machos bidetik oinez.
Materiala: 12 zinta +
bileretarako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak.
Arroka: Granitoa.
Orientazioa: Mendebaldea.
Iraupena: 1 h 45 min.
Nork
irekia/ekipatua:
Julio Benedé eta Isabel Armendariz, 2023ko uda.
0 comentarios:
Publicar un comentario