© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2024/09/14

Bideen zerrendarako lotura

Panticosako bainuetxeko lehen hormako bideak oso jendetsuak dira. Normala da. Hiru minutuko hurbilketa "nekagarria" dute, oso ondo hornituta daude eta ez dira zailtasun-maila handikoak. Batzuetan ilaran jarri behar da zuk nahi duzun bidea egin ahal izateko.

Horren jakitun izanik, Sendero Limitekoek bi bide berri ireki dituzte. Bi bide berri horiekin lehen hormaren pentalogia osatzen da. Nano, Supernano eta La tercera vía del Nano bide klasiko eta jendetsuak zertxobait libratzen lagunduko dute.

Nano izquierda bidearen hasierara oinez igo daiteke, baina eskalada pixka bat luzatzeko Nano negra bidearen lehen luzera egitea gomendatzen dugu. Ez du axola aurretik bikote bat Nano negra egiten egotea. Pinu handian bide bakoitzak bere bilera du eta ez du trabarik egiten sokaden artean.

Lehenengo hormako gainerako bideak bezala, plaka etzanetan eskalatzen da nahiz eta luzeren bat bertikala izan. Arroka primerakoa da eta hornidura ere. Ziur bere alboko bideak bezain adina errepikatuko direla.

Eskalatzen jarraitzeko gogoarekin geratzen bagara, eguna luza dezakegu lehen horman dauden beste bideren bat eginez edo zertxobait igoz (10 minutu oinez) bigarren hormakoren bat. Inguru horretan lehenengo bideak egin nituenetik, bidezidorrak eta seinalizazioa asko hobetu dira. Orain bidezidorrak oso zapalduta daude (jende asko ibiltzen da) eta ez dago galtzeko aukerarik.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengo sarrera.

 

Nano negra (95 m, 5c, derrigorrez 5b)

L1 (35 m, 8 seg., 4c). Plaka kanal-pitzadura moduko batetik. Gero plaka bat etzan bat. Pinu handiaren itzalean dago bilgunea.

L2 (25 m, 8 seg., 4a). Bilgunearen gainean dagoen horma amildua ezkerraldetik igotzen da. Helduleku oso onak dituen tartea da. Gero plaka etzan luze bat, arroka zimurra duena.

L3 (15 m, 6 seg., 5c). Bilgunearen gainean dagoen horma amildua ezkerretik saihesten da, plaka beltz batzuetatik. Gero diedro-plaka bat, non estutu behar den. Diedroa gaindituta, 5 metro eskuinera, dago bilgunea.

L4 (20 m, 7 seg., 4a). Plaka etzan luzea, S bat eginez igotzen dena Hirugarren aseguruaren parean sabeltxo bat (ezkerretik saihestu daitekeena). Azken metroak ofita harkaitzean egiten dira. Bilgunea pinu handi batean.

 





Nano izquierda (100 m, 5b, derrigorrez 5a)

L0 (35 m, 8 seg., 4c). Nano beltzaren lehen luzea.

L1 (20 m, 5 seg., 4a). Plakatxo etzanak eta harmailak.

L2 (20 m, 7 seg., 5b). Horma bertikala, helduleku onekin. Gero, eskuinerantz mugitu behar da eta diedro etzan batetik igo. Diedro horrek erresalte bat du erdialderantz, eta beste bat amaieran.

L3 (25 m, 6 seg., 3c). Plaka etzana. Bilur batekin lotutako 3 arroka-zubiz eraikitako bilgunea.

 

Jaitsiera: Oinez. 10 minututan garagardo bat hartzen egongo gara aterpean.

 

Materiala: 8 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak.

Arroka: Granitoa.

Orientazioa: Hegomendebaldea.

Iraupena: 1h 15 min inguru bakoitzarentzat.

Nork irekiak/hornituak: Julio Benedé, Paco Lillo eta Enrique Recio, 2023ko uda.

 

Cambiar idioma (Castellano)

Categories: , , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario