Equipo Vodka taldearen beste bide bat
plaka handian, Moratan hainbat luzetako bide bat egiteko aukera ematen duena.
Bide nahiko erraza. Zailtasunean
gogorrena eta mantenduena lehenbizikoa da, bertikala eta arroka trinkoa duena, bigarren
zatian diedro polit batekin. Gainerakoa erresalte segida bat da plaka
etzanetatik zehar. Hiru luze hauetako zenbait zatitan harri solteak daude. Luze
hauetan ikusten da ez dela jende asko pasatu, eta harkaitza, ona bada ere,
oraindik basati samar dago. Hobera egingo du jendea pasa ahala.
Bidea hornituta dago rapelatua izateko,
baina ez dugu gomendatzen. Aukera asko dago harriren bat botatzeko sokarekin
eta hormaren oinarritik mugitzen den jende kopurua ikusita, arriskutsua izan
daiteke.
Bideak txapa gorri granate itzaliak (edo
marroiak) ditu, berde koloreko batzuekin tartekatuta (Gran travesía bidekoak
direla uste dut).
Iristeko eta
hurbiltzeko:
Chodes herritik trenbideko aparkalekura hurbildu. Minutu batean bidean gaude.
Ez dago nahasteko aukerarik, bidearen izena duen plaka hormaren oinarrian
baitago.
L1 (35 m, 14 aseg.,
5c).
Harri trinkoko plaka bertikala, zulo dezente dituena. Zatitxo fina diedrora
iritsi aurretik. Diedroa ezkerreko plakaren laguntzaz (oinetarako) eta
eskuineko plakan (diedrotik kanpo) dauden euste lekuekin igotzen da. Diedro
polita. Diedroa gaindituta, plaka batek bilgunean uzten gaitu. Pasagunetxo fin
bat Rra iritsi baino lehentxeago.
L2 (30 m, 11 aseg.,
4c).
Zailtasuna lehenengo 4 metroetan kontzentratzen da (zertxobait bertikala den plakatxo
bat). Gero, plaka etzan bat, zertxobait eskuinerako joerarekin igotzen dena. Luzearen
erdialdera R bat aurkituko dugu. Eskuineko bidearena da. Luzearen amaieran,
diedro labur bat bloke handi batean. Azken metroak nahiko harri soltea duen harmaila
etzan batetik.
L3 (25 m, 5 aseg., 4b). Oro har, harri
oneko hiru erresalte. Luzeraren lehen zatian harmaila batzuk daude, eta hobe da
eskuinetik saihestea. Hor harriaren kalitatea txarra da eta harriren bat
botatzeko aukera dago.
L4 (20 m, 3 aseg., 4a). Hasieran,
amaierako plaka motzaren oinarrian jartzeko, oinez igotzen den zatitxo bat. Azken
plaka nahiko etzana da eta euste leku onak ditu. Ez joan eskuinean ikusten den
plaka nabarmenerantz (bi parabolt ikusten dira). Bar Vodka bidearen irteera da.
Jaitsiera: Oinez. Emeki
ezker aldera eginez jaitsi (Peña de los Túmulos aldera) eta 8 minututan
bidezidor nagusian egongo gara. Beste 3-4 minututan kotxean gara. Jaitsiera
azkarra eta erosoa.
Materiala: 14 zinta + bilgunerako
materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa: Hegoa. Udan
bero handia.
Iraupena: 2h 15min
Nork irekia eta
ekipatua:
Carmelo Torrijo-k duela urte batzuk ireki zuen. Equipo Vodka-ko taldekideek
birrekipauta 2023ko martxoan.


0 comentarios:
Publicar un comentario