© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2026/09/05

Bideen zerrendarako lotura

Semiekipatutako bide laburra, kareharri oso on, trinko eta helduleku onekoarekin. Ez da berariaz egitera joateko bide bat, baina inguruan bagaude, goiz edo arratsalde bat betetzeko balio dezake.

Puntu giltzarria: L2aren irteera. Azken asegurua txapatu ondoren estutu beharreko pasagunea dago pitzaduratik irten eta gandorrera igotzeko.

Eskalatzen jarraitzeko gogoarekin geratzen bagara, kirol sektoreko eskalada-bideekin osa dezakegu eguna. Erreferentziak esteka honetan aurki ditzakezue.

 


Iristeko: Ullá herrira hurbildu eta futbol zelaiko aparkalekuan autoa utzi.

 

Hurbiltzeko: Lurrezko pista hartu eta baserrira hurbildu. Metro batzuk lehenago ezkerretara hartu. Zabalgune handi batean, jendeak autoa uzten du eskalatzera igotzeko. Gero, bidezidor batetik igo besterik ez da egin behar. Azkenean, bidexkatik kanpo igo behar da (egokien ikusten dugun lekutik).

Baserrira igotzen den pista ez dago gaizki, baina ez dago ere hain ondo. Autoz igo daiteke, baina futbol-zelaian utzita, hurbilketan 10 min gehiago baino ez dira behar.

Futbol-zelaitik bidearen oinarriraino 30 minutu dira (lasai ibilita).

 

Mapa

L1 (30 m, 3 aseg., 4c). Helduleku onak dituen kanal-diedroa hasieran. Lehen eta bigarren seguruen artean zinta bat onartzen duen zuhaixka bat dago. Bilgunea zuhaitz batean.

L2 (20 m, 3 aseg., 5c). Harmailak, pitzadura bertikal baten azpian jarri arte. Azken asegurua txapatu ondoren, estutu egin behar da, pitzaduratik atera eta gandorrera igotzeko. Bilgunea parabolt batez osatua. Friends edo fisurero batekin sendotu daiteke.

L3 (30 m, 0 aseg., 3a). Gandor horizontala bloke handien artean. Azken bilgunea harri-bloke handi batean.

 



Jaitsiera: Oinez, bidezidorretik kanpo hasieran eta gero igo garen bidetik. Autora itzultzeko 30 minutu inguru behar dira.

 

Materiala: 6-7 zinta + bilgunerako materiala. Friends eta fisurero sorta bat eta zinta batzuk.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hegoa - hego-mendebaldea

Iraupena: 45 min.

Nork irekia eta ekipatua: Centre Excursionista de l 'Escala-ko kideek.

 

Cambiar idioma (Castellano)

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario