© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2026/11/21

Leku ezin hobea da udarako, beroak estutzen duen egun horietarako. Bere orientazioa dela eta (mendebaldea), itzalean eskalatzeko aukera izango dugu 13-14:00ak arte.

Oso kalitate oneko harkaitza eta oso ondo ekipatua. Bilguneak 12 mm-ko paraboltez eraikiak.

Pilá Perales, Miquel Garrell, Ramon Rubio "Kalkariseu" eta Òscar Fernàndez azken urte hauetan horma honetan linea berriak garbitzen eta irekitzen aritu dira. Inguruko argazki zaharragoak ikusita, garbiketa lan handia egin dutela ikusten da. Atzetik gatozenok eta ume bezala eskaladaz gozatzen dugunok, batzuetan ez dugu aintzat hartzen atzean dagoen lan eskerga. Eskerrik asko lan handi horrengatik.

 


Iristeko: Coll de Nargó herritik Organya-rako norabidean C-14 errepidea jarraitu. 4 km-ra dagoen bidegurutzean Figols aldera egin  L-401 errepidea hartuta. Zubia zeharkatu bezain laster, ezkerrera hartu (Figols aldera). Zertxobait aurrerago, 700-800 metro ingurura, ezkerretara, aparkatzeko zabalgune handi bat ikusiko dugu.

 

Hurbiltzeko: Bidezidor nabarmenetik hormetara igo. Harkaitzaren oinarrira iritsitakoan, oinarritik horma osoa zeharkatu behar da ezkerreko muturreraino, eta han aurkituko ditugu bideak. Bideen izenak arrokan pintatuta daude. Aparkalekutik 13 minutu inguru dira.

 

Josep Fatjó (70 m, 5b, derrigorrez 5a)

L1 (30 m, 8 aseg., 5a). Amaiera aldera mini-erresalte bat duen plaka. Mini-erresaltea gaindituta, plaka etzan luze bat, aseguruak pixka bat urrutiratuagoak dituena.

L2 (40 m, 13 aseg., 5b). Plaka etzana, heldulekuekin, eta, ondoren, bloke-eremu bat. Gero, pasagune finen bat duen plaka bertikal batek sabaitxo batean uzten gaitu. Sabaitxoa gaindituta, horma bertikal batek bileran utziko gaitu.

 

Soka finkoa R2ren eskuinaldean, feixa handira igotzeko.

.

Barón rojo (75 m, 5c, derrigorrez 5b)

L1 (40 m, 10 aseg., 5a). Plaka hasieran. Lehenengo asegurua altu samar dago (tarte erraza da, baina asegurua altu samar dago). Gero plaka luze bat heldulekuekin. Ez da zaila, baina txapen artean eskalatu behar da. Josep Fatjó-n baino distantzia handiagoa dago txapen artean. Pitzaduratxo bat R-ra iritsi baino lehen.

L2 (35 m, 11 aseg., 5c). Heldulekuak dituen plakatxo batek diedro labur batean uzten gaitu, non oinak ondo jarri eta pixka bat estutu behar den. Gero plaka bat sabaitxo txiki batera iritsi arte. Sabaitxoa gaindituta, heldulekuak dituen plaka batek bilgunean uzten gaitu.

 




Jaitsiera: Bidetik rapelatzen. Josep Fatjó-n, 60 metroko bi sokarekin, lurrera iristen da, tirada bakar batean. Barón rojo-n 2 rapel behar dira.

 

Materiala: 11-13 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta/edo fisureroak ez dira beharrezkoak.

Arroka mota: Kareharria.

Orientazioa: Mendebaldea

Iraupena: 1 h bide bakoitzerako.

Nork irekia eta ekipatua:

"Josep Fatjó", Josep Fatjó i Genéri eskainia:

Pilá Perales, Miquel Garrell eta Ramón Rubio "Kalkariseu", 2025eko uztaila.

 

"Barón rojo":

Nork irekia: Pilá Perales, Miquel Garrell, Ramon Rubio "Kalkariseu" eta Òscar Fernàndez.

2023an F. Garcia, M. Lavaquiol, O. Fernàndez, M. Garrell eta R. Rubiok birrekipatu zuten.

 

Cambiar idioma(Castellano)

Categories: , , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario