© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2014/05/18

Ezin genuen Els Ports-etik alde egin bertako klasikoenetik klasikoena egin gabe: “Tintin a les Moles” bidea. Nahiko motza da bidea eta bi zati bereizten dira. Lehenengo eta azken luzeak plaka etzanetatik doaz, beste biak bertikalagoetatik. Lehenengo luzea gutxi ekipatuta dago eta babesa osatzeko ongi dator friends txiki-ertain eta fisureroren bat eramatea. Luze klabea bigarrena da.
Bidearen oinean “Tintin a” eta gezi hori bat pintatuta daude. Bidean nahiko jende ibiltzen da. Eguzkia goizetik.

Iristeko: Ikus hurrengo sarrera (Els Ports).

Hurbiltzeko: Lliberós aparkalekutik Els Estrets-eko bidea hartu. Bideari jarraituz, 20 minututan Gronsa Sud mendebaldeko hormaren oinarrian izango gara. Erosoena ikusten den lekutik erreka gurutzatu eta bidearen oinarrira igo (beste 10 min. inguru).

L1 (35 m, 2 aseguru 3c). Lehenengo asegurua urrun, 10-12 metro ingurura. Plaka etzanetik igo eta lehenengo txapara iritsi baino lehen, kubeta baten oinarrian, mini arroka-zubi bat dago (zaila aurkitzen). Bertan justu-justu fisurero baten kablea sartzen da. Mini arroka-zubian aseguru bat ipiniz beste lasaitasun batekin aurre hartzen zaie lehenengo txapara iristeko geratzen diren metroak. Lehenengo asegurua txapatu ondoren, bigarrenera arazorik gabe iristen da. Bigarren horretatik bilguneraino ez dago ezer. Zatia erraza da, baina ez baduzu ezer jartzen eta erortzen bazara, lurrera iristen zara. Azken metroetan eskuinean dagoen pitzadura-diedroak friends txiki-ertain edo fisureroren bat jartzen uzten du.
Posible da bilgunea zuhaixkan egitea (zinta ipinia du), baina hobeto da metro batzuk ezkerrera egin eta eraztundun 2 paraboltetan egitea.
L2 (25 m, 5 aseguru 4c). Mantendua den plaka bertikala. Pasagune klabea plakaren sarreran dago. Plakara igotzea da gakoa (ongi aseguratua).
L3 (25 m, 3 aseguru 4a). Aurrekoa baino apur bat etzanagoa den plaka. Bilgunea bi kimikoz osatua.
L4 (45 m, 3 aseguru 3b). Zuhaixka dagoen aldera irten. Plaka etzana, baina azken 15 metroetan ez dago ezer. Azken metro horiek babesteko, zuhaixkan edo beherago dagoen ipurutxo batean zintaren bat jartzeko aukera dago.



Jaitsira: Azken bilgunetik apur bat igo eta eskuinean jaiotzen den bidezidorrari jarraitu (mugarriak). Kanal estu eta aldapatsu batera eramango gaitu. Rapel instalazio bat aurkitu arte bertatik oinez jaitsi (destrepe txiki errazen bat edo beste egin behar da). Azken zati bertikal hori (8-10 m) metalezko mailaz eta kable batez hornituta dago. Beraz rapelatu edo destrepa daiteke. Berriro bidearen hasierara bueltatzeko 15-20 minutu inguru  beharko ditugu.
 
Jaitsiera.

Materiala: 5 zinta + bilgunerako materiala. Ekipamendua osatzeko friendsak, fisureroak eta zinta luzeren bat (gehien bat lehenengo luzearentzako).
Arroka: Kareharria (konglomeratua).
Orientazioa: Ekia. Goizetik eguzkia.
Iraupena: 1h30min.
Nork ekipatua: Kildo eta Josep Carreté, apirila 1986.


Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario