© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2022/10/08

Oso bide polita. Ongi bereizten diren bi zati ditu. Lehenak, L1 eta L2ak osatzen dutenak, euste leku ugari ditu eta arroka zimurra du. Plaketatik eskalatzen da gehien bat, baina horma txiki batzuk eta erresalte batzuk ere aurkituko ditugu. Bigarren zatia (L3 eta L4) itsasgarritasunezko plaka izugarri batez osatuta dago. Etzana da eta oinekin eskalatu behar da. Arrakalak dituen zati labur batzuk aurkituko ditugu eta baita ere babaresa moduan igo behar den zatitxo bat. L3 luzeari maila ematen dio zailtasuna hirugarren eta laugarren aseguruen artean. Gaitz erdi toki egokienean oinak orekatzen eta pasagunea gainditzen ahalbidetzen duen zulo txiki bat dagoela (bi edo hiru hatz sartzen dira) tartean. Lehen eta bigarren zatiaren artean 20 m inguru oinez egin behar dira (jaitsiera modura erabiltzen den bidezidorretik gora eginez).

Arroka bikaina eta ongi ekipatua. Paraje hau ezagutzeko lehen aukera egokia.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.

 

L1 (25 m, 6 aseguru, 4c). “Postontzilandia” den plaka hasieran. Ondoren aseguruak zertxobait urrutiratuta dituen plaka fin bat. Euste leku onak dituen horma labur bat jarraian eta azkenik arrakalak dituen plaka oso etzana. Bilgunea erresalte motz baten oinarrian aurkituko dugu (2 parabolt).

L2 (20 m, 4 - 5 aseguru, 4a). “Postontziz” betetako plaka batek bereizten dituen bi erresaltez osatutako luzea. Hormaren goiko ertzean aurkituko dugu bilgunea (katez lotutako 2 paraboltez osatua). Bost metro aurrerago, ertzaren beste aldean aurkituko dugun zuhaixka batean ere, jaisteko erabiltzen den bidezidorrean, egin daiteke bilgunea (R2bis). Aukerazko bi bilgune horien arteko zatia parabolt batekin babestua dago.

 

Jaisteko erabiltzen den bidetik, gora eginez, 20 metro inguru egin eta R2tris bilgunea aurkituko dugu (eraztuna duen kimiko bat).

 

L3 (35 m, 10 aseguru, 5b). Plaka erraza hasieran. Ondoren zeharkaldi horizontal labur bat egin behar da ezker aldera. Zati honetan arroka leun-leuna da. Gaitz erdi toki egokienean zulo txiki bat (bi edo hiru hatzentzat) dagoela. Plakaren gainean orekatzen ahalbidetzen du. Zulo hori ez balego, pasagunea askoz gogorragoa izango zen. Arrakalak dituen plaka batek eta babaresa labur batek bilgunea baino lehenago dagoen azken plakatxoan uzten gaitu. Bilgunea katez lotutako bi paraboltez osatua.

L4 (25 m, 7 aseguru, 5a). Hasieran, pitzadura horizontal handira iritsi arte, postontziak dituen itsasgarritasunezko plaka. Ondoren arrakalak dituen beste plaka bat, baina amaieran pasagune finak dituena. Bilgunea katez lotutako bi paraboltez osatua.

 




Jaitsiera: Zertxobait igo eta bidezidorra aurkituko dugu. Hortik jaitsierako bide nagusira hurbildu (5 min) eta kablea eta grapak dauden tokitik jaitsi. Kotxera  itzultzeko, guztira, 15 min inguru beharko ditugu.

 

Materiala: 10 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak, baina beraiekin jolastu nahi baldin badugu lehen zatiko arrokak pitzadura eta zulo ugari ditu. Bigarren zatian erabiltzeko aukera gutxi.

Arroka: Kalitatezko kareharri grisa.

Orientazioa: Hegoa.

Iraupena: 1h15min

Nork ikeria eta ekipatua: Jordi Canals, Toni Vilaseca eta Santi Sanz, urria 2019.

 

Cambiar idioma (Castellano)

 

 

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario