Formiguera hormaren hego ekialdeko beste
bide bat. Zuzenean igo daiteke egitera, baina hobe “Bob Esponja” bidearekin
konbinatzea. Horrela igoera gogor bat eskalada erraz batengatik ordezkatzen
dugu.
Plaka bertikal eta ez hain
bertikaletatik eskalatzen da. Arroka orokorrean ona da eta ongi ekipatua dago.
Beste bideren bat egiteko gogoarekin geratzen bagara bidea rapela daiteke
(bilguneak horretarako prestatuak; 2 parabolt + 2 eraztun) eta alboan dagoen
“El niño los peines” bidea egin,
Iristeko, hurbiltzeko eta jaisteko: Ikus hurrengo sarrera.
L1 (25m, 9 aseguru, 5b). Plaka
bertikal bat hasieran. Pasagune fina hirugarren eta laugarren aseguruen artean.
Errazagoa da, nahiz eta horrela ez dirudien, eskuinetik egiten bada. Ipurua
gainditu ondoren bertikaltasuna gutxitzen da. Bigarren zatiko plaka emeki
eskuinera eginez igotzen da.
L2 (25 m, 8 aseguru, 5c). Plaka etzana hasieran. Lehen asegurua urruti. Hala ere,
bertara iristeko zatia zertxobait etzana da. Ondoren diedro etzan batera
igotzeko horma labur bat (bertan dago estutu beharreko pasagunea). Diedroa
eskuin aldera igotzen da.
Materiala: 9 zinta + bilgunerako
materiala. Friendsak eta fisuretoak ez dira behar.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa: Hego ekialdea. Goiz-goizetik eguzkiak ematen dio.
Iraupena: 1 h (denbora horri “Bob
Esponja” egiteko behar diren 30 minutuak gehitu behar zaizkio).
Nork irekia eta
ekipatua: David Palau, 2021
0 comentarios:
Publicar un comentario