Montmelleko gaztelura itzultzen gara.
Aurrekoan sentsazio onekin geratu ginen eta, bide pare bat oraindik egiteko
genituela jakinik, hurbiltzea erabaki genuen. Niri, egia esan, lekua gustatzen
zait. Gazteluak, gurutzeak eta igoera erdian dagoen ermitak toki polita osatzen
dute. "Integral del sol i la
luna" bidea ezusteko atsegina izan da. L3ko tarte labur bat izan ezik,
kalitatezko arroka. Arroka zulo txikiz beteriko kareharri "zaharra"
da, ukimenerako oso atsegina. L4 luzea, ederra. Bidea motz geratzen da eta
jarraitzeko gogoarekin amaitzen da. Spit, iltze eta harkaitz-zubiekin hornitutako
bidea.
Antza denez, bide berriak irekitzen ari
dira, soka finko pare bat ikusi genituelako. Bilgune guztiak rapelatzeko
prestatuta daude 2 spit + bi eraztunekin. R2tik EZ segi eskuin aldera. Bideak atzera egiten du
eta kanal lurkara batetik igotzen da (soilik 2 edo 3 metro dira).
Beste bidea, "Josep Baqués i Esteve",
ez da hara espreski egitera hara joateko
bidea, baina ondo etor daiteke inguruan beste gauzaren bat egin ondoren eguna
osatzeko. Bide etena. Erresalte segida bat da, gehien bat goiko aldean, altuera
sentsazio gutxirekin eta landarediaz inguratuta (ez du enbarazurik egiten).
Hala ere, bigarren luzea oso polita da. Plaka luzea bat da, arroka onarekin, jarraitzeko
gogoarekin uzten zaituena. Luze guztiak horrelakoak izatea nahiko zenuke. Bidea
spit eta paraboltekin ekipatua dago.
Iristeko
eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.
Integral
del sol i la luna (5a, 70 m, derrigorrez 5a)
L1
(15 m, 7 aseguru, 5a). Diedroaren ezkerretik igotzen den harri
trinkoz osatutako plaka hasieran. Bosgarren aseguruaren parean zatitxo
gogorragoa bat aurkituko dugu, baina ezkerretara pixka bat mugituz pasagunea
errazten duen zulo on bat aurkituko dugu.
L2
(15 m, 6 seg, 4c). R-tik irteteko erresalte bat. Gero, pasagune finen bat
duen harri trinkoz osatutako plaka.
L3
(20 m, 4 aseguru, 4b). Bileraren ezkerraldera irten. Spit bat dago
harri baten ertzean. Harri trinkoz osatutako plaka batera igotzeko kanal
lurkara. Luzeraren gainerakoa, harri trinkoz eta heldulekuz osatutako plaka bat
da.
L4
(20 m, 7 aseguru, 5a). Domo batek harri trinkoz eta oso zimurtsua den
plaka baten oinarrian uzten gaitu. Oso harkaitz zimurtsua duen plaka babaresa
eder batekin gainditzen da. Gero plakatxo batek diedrotxo batean uzten gaitu.
Azken metroak harmailetatik.
Materiala: 7 zinta +
bilgunerako materiala.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa:
Hegoa.
Iraupena: 1h15 min.
Nork
irekia:
V. Mestre eta V. Alegre, 1988.
Nork birrekipatua: Xabi Amat eta
Josep Massana.
Josep
Baqués i Esteve (4c, 120 m, derrigorrez 4c)
L1
(25 m, 4 aseguru, 4b). Espoloitxo bati jarraituz harmailak eta
erresalteak.
Bilgunetik atera eta 15 m inguru oinez
egin, bidezidor bati jarraituz, zulo handi baten ezkerrean jarri arte.
L2
(35 m, 8 aseguru, 4c). Plaka luz eta polita. Jarraitzeko gogoarekin
uzten zaitu. Azken metroak gandorretik egiten dira, harri bloke handien artean.
R2tik, oinez, L3ren hasierara hurbildu
behar da bidezidor bati jarraituz (landarez inguratua). Guztira 40 m inguru
dira.
L3
(35 m, 6 aseguru, 4b). Lehen erresaltea ongi babestua dago. Gero 10 m
oinez egin behar hurrengo erresaltera iristeko. Bigarren hori gainditzerakoan,
beste 10 m oinez egin behar dira dorre txiki baten oinarrian jartzeko. Hemen
dago luzeko pasagune gogorra.
L4
(25 m, 5 aseguru, 4b). Diedro baten ezkerrean dagoen plaka. Ondoren
estutu beharreko pasagunetxo bat duen erresaltea.
Bilgune honetarik aska gaitezke eta
gaztelura oinez igo. Tarte honetan parabolt bat aurkituko dugu eta azken
bilgune bat parabolt 1ekin eta iltze erdoildutako batekin osatuta.
Jaitsiera: Gaztelutik bidezidorrari jarraituz oinez jaisten da. Kotxera itzultzeko 20 min inguru beharko ditugu.
Materiala: 8 zinta +
bilgunerako materiala.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa:
Hego
mendebaldea.
Iraupena: 1h15 min.
Nork
irekia:
Xabi Amat, Josep Massana, Jordi Farre, Jaume Canyelles eta Joan Lloret, azaroa
2012.
0 comentarios:
Publicar un comentario