Cilindret leku polita bihurtu da
eskaladan hasteko. Haurrak edo inoiz eskalatu ez duen jendea eramateko eta
inolako estutasunik gabe gozatzeko tarte bat eman nahi dugun beterano
zaharrentzat leku aproposa da. Eguraldia segurua ez bada eta zerbait egin nahi
badugu ere egokia da, aparkalekutik 3 minutu eskasera baitago. Azkenik,
urrutitik hurbiltzen garenontzat, normalean inguruko bide luzeagoak egiteko
berandu samar iristen garenontzat, baliabide egokia da tartetxo batean
eskalatzeko aprobetxatu nahi badugu.
Militarrek duela urte batzuk burilekin
ekipatu eta ireki zituzten bideak dira (buril batzuk gelditzen dira oraindik).
Duela 10-15 bat urte bide bakarra zegoen
(Per la canalla), baina urte hauetan beste lerro batzuk berrekipatzen joan dira
eta orain askoz joko gehiago ematen du. Bideak oso ondo hornituta daude, eta
arroka, oro har, oso ona da, zatitxo oso txiki batzuk izan ezik.
Iristeko eta
hurbiltzeko:
Ikusi hurrengo sarrera.
Bidezidorretik gora egin. Zurezko bi
eskailera-zatitxo batzuk baino hamar metro aurrerago, ezkerrera igo, hormaren
oinarrira hurbiltzeko. Autotik 3 minutu dira.
1
- Vía espero cilindret (5b, 55 m, derrigorrez 5a)
Cilindret-aren ezkerreko aldetik doan
bidea da. Bidezidorraren ezkerraldean hasten da, egurrezko eskailerak amaitu
aurretik. Bidearen pasabiderik gogorrena lurretik irtetea da. A0 modura egiteko
aukera dago. L1eko diedro bertikalak eusteleku onak ditu eta lehen begiratuan
dirudiena baino errazagoa da. Bilerak rapelatzeko egokituak daude.
L1 (30 m, 9 seg., 5b). Pasagune
arraroa lurretik irteteko. Gero diedro bertikal bat eusteleku onekin. Diedroa
gaindituta, harmailetatik igotzen da, ezkerrerako joera txikiarekin. Bloke
handira iristean, bilgunea 2-3 metro ezkerrera aurkituko dugu. Zeharkaldi
horizontal labur bat egin behar da.
L2 (25 m, 9 seg., 4c). Helduleku onak
dituztenak arroka zimurtsu eta urratzaileko bi plaka bertikal, plataforma batek
bereizita. Lehenengo plaka bigarrena baino pixka bat gogorragoa da.
Nork irekia eta ekipatua: Juan Gutierrez
eta David Delgado, maiatza 2019.
Bigarren bidea ezkerretik hasita.
Lehenengo metroetan harkaitzarekin arreta izan behar da. Gero, alboko bideen
antzeko eskalada.
L1 (30 m, 9 seg., 4b). Zeharkaldi
laburra ezkerrerantz, erlaitz batetik. Arreta jarri beharreko harkaitza tarte
honetan, baina seguruak gertu daude eta ez da apururik pasatzen. Bloke handiko
zati bertikal labur bat zuzen igo. Harmailetatik jarraitu bilgunera arte.
L2 (20 m, 9 seg., 4b).
"Trevallant per la jubilació" bidearen L2a.
Nork berrekipatua:???
2b – Zuzeneko sarrera
(5b)
Tarte bertikal laburra, hiru parabolt
dituena, bidera zuzenago sartzeko. Irekitzaileek emandako maila. Ez daukat
eginda.
Nork berrekipatua: Collectiu
Jabalis Senderistes, apirila 2025.
3 - Treballant per la
jubilació (4c, 50 m, derrigorrez 4c)
Cilindret-eko erdiko bideetako bat.
R1etik ezkerrera metro batzuk mugitu behar da, ondoan dagoen beste bilera
batera.
L1 (30 m, 8 seg., 4c). Zuzen igo.
Laugarren aseguruaren ondoren, 2-3 metro inguru eskuinera mugitu. Gero zuzen
igo harmailetan gora. Luzeraren zailtasuna lehen 3-4 seguruetan kontzentratzen
da.
Ezkerretara 5 bat metro mugitu, L2.aren
oinarrian jartzeko.
L2 (20 m, 9 seg., 4b). Erdialdera
zatitxo bertikal bat duen plaka, baina aseguruak gertu ditu tarte horretan.
Nork berrekipatua: Juan Ramón
Segura y Pepe de Cervera, 2019.
4 – Per la canalla (5a, 50 m, derrigorre 4b)
Ekipamendu modernoarekin Cilindret-eko lehen
bidea. Arroka eta ekipamendua luxuzkoak. Irteerako bi aukera daude. Ezkerrekoa,
bidearen jatorrizkoa, pixka bat gogorragoa da, baina seguruak gertu daude.
Errazago egin nahi badugu, eskuinetik irten gaitezke.
L1 (25 m, 12 seg., 4b). Plaka etzana,
oin eta eskuetarako euskarri ugarirekin. Oso saneatua jendearen
joan-etorriagatik.
L2 (25 m, 10 seg., 5a). Plaka etzana
hasieran. 3 metro inguruko hormatxo bertikal batek, helduleku onekin eta
aseguruak gertu dituela, azken plakan uzten gaitu, eta horrek bileran.
Nork berrekipatua:???
4b – Per la Mainada
(4b, 50 m, derrigorrez 4a)
L2 (25 m, 8 seg., 4b). "Per la
Canalla" bidearen irteteko bigarren aukera, eskuinetik,. Plaka etzana
helduleku onekin.
Nork berrekipatua: Lluis
Alóndriz, Sergi Miranda eta Juan Ramón Segura, 2012.
5 – Via Aubesa (4c, 45
m, derrigorrez 4b)
Cilindret-en ekipatutako azken bideetako
bat. Albokoen antzekoa, harkaitzari eta ekipamenduari dagokienez. Bigarren luzeko
"mokoan" arrokari arreta pixka bat jarri behar zaio, baina ez da estutasunik
pasatzen, ondo ekipatua baitago eta eusteleku onen bat baitu. Albesako lagunei
eskainitako bidea. Bidea hobeto identifikatzeko, txapak gorriz margotuta daude.
L1 (20 m, 5 seg., 4b). Plaka etzana,
oin eta eskuetarako eusteleku onekin. Aseguruek pixka bat urruntzen dute, baina
ez dago arazorik arrokaren kalitateagatik.
L2 (25 m, 6 seg., 4c). Erdian zatitxo
bertikal bat ("moko" moduko bat) duen plaka. Zatitxo horretan arrokarekin
arreta pixka bat izan behar da, baina ondo babestuta dago.
Nork berrekipatua: Collectiu
Jabalis Senderistes, otsaila 2024.
6 – Via del racó (5c,
45 m, derrigorrez 5a)
Ziur aski, Cilindret-eko biderik "gogortxoena"
“Via Espero cilindret” bidearekin batera. Lehenengo luzeak, bigarren asegurutik
irteteko, oinetan fidatu beharreko pasagune bat du. Bigarren luzean laugarren
asegurua txapatu ondoren, ez zuzen jarraitu sabairantz. Zeharkaldi erabat
horizontala egin behar da eskuinerantz, 3-4 metro ingurukoa, sabaiaren
bertikalean jartzeko.
L1 (20 m, 6 seg., 4c). Oin eta
eskuetarako eusteleku onak dituen plaka. Oinetan fidatu beharreko pasagunea,
bigarren asegurutik irteteko.
L2 (25 m, 12 seg., 5c). Amaiera aldera
sabai labur bat duen luzea. Plakatik igo eta laugarren aseguruan 3-4 metroko
zeharkaldi bat egin eskuinera, erabat horizontalean, sabaiaren bertikalean
jartzeko. Sabaian eta azpian dagoen plakatxoan estutzeko pasagune labur batzuk
daude. Aseguruak gertu daude eta ez da estutasunik pasatzen. A0 moduan egiteko
aukera dago.
Nork berrekipatua: Centre
Excursionista de la Segarra, urria 2019.
Jaitsiera: Atzetik oinez
edo bidetik rapelatuz (bilguneak 2 parabolt + 2 uztaiez hornituak).
Materiala: 8-12 zinta,
egingo dugun bidearen arabera + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak
ez dira behar.
Arroka: Konglomeratua.
Orientazioa: Hego-ekialdea,
Espero cilindret bidea izan ezik, hegoaldea dena.
Iraupenak: 45-50 minutu
inguruak.
0 comentarios:
Publicar un comentario