Picapiedra sektoreko
bosgarren bidea. Auzoko bideen antzekoa da. Bi atal bertikal dituen L1 izan
ezik, plaka etzanen gainean eskalatzen da. Arroka eta ekipamendua, beti bezala,
luxuzkoak. L4ko plaka luzea, oso polita. L1ek eskalada mota desberdinak
eskaintzen ditu.
Hainbeste zintarekin
igo nahi ez badugu, L1a zatikatzeko aukera dago, zeharbideko pinuan bilgune bat
eginez. Kasu horretan, nahikoa litzateke 10 zinta eramatea. Katearekin lotutako
2 paraboltez eta eraztunez eraikitako bilguneak.
Iristeko eta
hurbiltzeko:
Ikusi hurrengo esteka.
L1 (40 m, 18 aseg.,
5b).
Hasieran diedro beltz zeiharra, 3-4 m ingurukoa, kanporantz pixka bat botatzen duena. Garrantzitsua da helduleku
egokiei heltzea (bilatu egin behar dira). Ongi babestua. Gero, belar arteko
plakatxo batzuek eskuinera garamatzate. Izkinaren beste aldera igaro eta destrepe
labur eta erraz bat egin behar da (pinu batean dagoen zinta batez babestuta)
diedro beltz bertikal baten oinarrian jartzeko. Kanal-diedroak helduleku onak
ditu. Oraindik zertxobait basati samar dago, baina hobera egingo du jendea pasa
ahala. Amaitzeko, plaka etzan batek bilgunean uztebn gaitu.
L2 (20 m, 6 aseg.,
4b).
Sabaitxo kurbatua, eta, ondoren, plaka etzan bat. 6. asegurura iristean, horizontalean,
ezkerrera egin behar da. Bilgunea 5 m ingurura dago.
L3 (25 m, 7 aseg.,
4a).
Mini-irtengune batek bereizitako bi plakatxo etzanak.
L4 (25 m, 8 aseg.,
5b).
Itsasgarritasun-plaka luzea. 5. eta 6. aseguruen artean pasagunetxo fina. Oinez
fidatzekoa.
L5 (40 m, 6 aseg.,
3b).
Ofitazko harmailetatik ezkerrerantz egiten den diagonal gorakorra. Bilgunea
gailurrean dagoen pinuan.
Jaitsiera: Oinez. Eskuinerantz,
bidezidor argi batetik (ondo markatuta dago) 5 minututan Ibon de Lumiacha bidera
iritsiko gara. Gero "Machos" bideari jarraitzea besterik ez zaigu
geratuko. Kotxera itzultzeko 55 minutu inguru behar dira (lasai-lasai jaitsita).
Lumiacharako
bidezidorra hasi eta metro batzuetara, eskuinera, bidezidor bat markatu da,
sektorearen oinarrian uzten zaituena. Juliok dioen bezala, txakurraren bila
jaitsi behar dutenentzako bidea (je, je).
Materiala: 10 edo 18
zinta (L1 zatitzen badugu ala ez) + bilgunerako materiala. Friendsak eta
fisureroak ez dira beharrezkoak. L1 zatitzen ez badugu, zinta luze batzuk
eraman (sokaren marruskadura dago).
Arroka: Granitoa.
Orientazioa: Hego -
hego-mendebaldea.
Iraupena: 1h 30 min.
Nork irekia eta
ekipatua:
Isabel Armendariz eta Julio Benedé, 2026.


0 comentarios:
Publicar un comentario