Aurretik argitaratutako
bi bideen antzeko beste bi bide dira. Arroka eta ekipamendua, luxuzkoak. Ildaska
asko dituzten plaka etzanen gainean eskalatzen da.
Lekua aproposa da udako
goizetarako (eguzkitan eskalatu nahi badugu) edo arratsalde beroetarako.
Bigarren kasu horretan, hurbildu aurretik, begiratu estazioko webcamari. Batzuetan,
behe-lainoa haranetik igotzen da arratsaldeetan eta ingurua laino trinkoz
estaltzen da. Kasu horietan ez du merezi hurbiltzea.
Oinarrian jarritako
plakatxo batzuetan bideen izena agertzen da. Izen batzuk lausotu samarrak daude,
baina batzuk ondo ikusten dira eta horiekin erraza da bide guztiak
identifikatzea.
Iristeko,
hurbiltzeko eta jaisteko: Ikusi hurrengo sarrera.
Zéphyr (80 m,
5c, derrigorrez 5b)
Paraboltez hornitutako
bidea. Oso izen lausoa. Sirocco bidearen eskuinaldean dagoen lerroa da (horri
ondo ikusten zaio izena eta kimikoz hornitutako lerroa da).
L1 (30 m, 14 aseg.,
5b).
Harmailez osatutako zatitxo batek bereizitako bi plaka. Plaka bakoitzak pasagunetxo
fin bat du bere 4. aseguruaren parean.
L2 (20 m, 7 aseg.,
4a).
Lehenengo zatia gozamenezkoa da (heldulekuez betea) eta, ondoren, plaka
ildaskatua, helduleku onekin.
L3 (30 m, 13 aseg.,
5c).
Plaka sabeldua hasieran. Ezkerreko pitzaduratik igota, nahiko ondo irteten da.
4. asegurutik hobe aseguruen eskuinetik igotzea (heldulekuak). Plaka etzan
egiten da eta plataforma handi batean uzten gaitu.Handik azken plakatxo etzan
bati ekin behar zaio, helduleku handiekin.
Le Souffle d
'Éole (80 m, 5b, derrigorrez 5a)
L1 (30 m, 12 aseg.,
5a).
Hormatxo ildaskatua, heldulekuekin hasieran. Gero, ildaska etzanak eta ondoren plakatxo
leun bat mini-tontortxo batzuekin. Azken metroak helduleku onak agertzen
dituzten blokeetatik.
L2 (35 m, 14 aseg.,
4c).
Plaka, helduleku eta zulo handiekin hasieran. Gero, sabai txiki baten azpian
dagoen itsasgarritasunezko-plakatxo bat. Sabaia oso ondo gainditzen da bere eskuinetik.
Azken metroetan, eskuinerantz doan zeharkaldi gorakor bat egin behar da terraza
belartsu/lurkara batetik.
L3 (25 m, 9 aseg.,
5b).
4. Aseguruaren parean pasagune txiki bat duen plaka (hobe eskuinetik). Gero
plakatxo etzan bat.
Materiala: 14 zinta + bilgunerako
materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira behar.
Arroka: Itsasgarritasun
oso oneko kareharri ildaskatua.
Orientazioa: Hego-ekialdea.
Iraupena: 1h
bakoitzarentzat.


0 comentarios:
Publicar un comentario