Formiguera-ko horma
handiko beste bide labur bat. Oro har, arroka ona da, baina zatitxoren batean
eusten duguna kontrolatu behar da. Eskalada bertikala eta teknikoa;
garrantzitsua da oinak ongi ipintzea.
Tarte fina L1aren
bigarren zatian. Pultsazioak berreskuratzen dira zuhaixkari heltzen zaionean. L2an
zati fina lehen erdian dago. Bigarren zatia bertikala da, baina helduleku
gehiago ditu. Esan daiteke L2an ez dagoela pasagune gogorrik, baina zailtasun
mailan oso jarraia da.
Iristeko eta
hurbiltzeko:
Ikusi hurrengo sarrera.
L1 (25 m, 6 aseg.,
5c).
Ezproitxoa arrakala handiaren ezkerretara. Arrokarekin arreta pixka bat izan
behar da. Gero, plaka bertikal bat, pasagune fin batzuekin. 3. eta 5. aseguruen
artean tarte fina. Urrutiratzea lehen eta bigarren seguruen artean.
L2 (30 m, 11
aseg., 5c). Plaka
bertikal luzea. Azken 5 aseguruetan helduleku gehiago.
L3 (25 m, 6 aseg.,
4c).
8-10 m-ko plataforma horizontal batek kanalaren oinarrian uzten gaitu. Ondoren nahiko
ondo igotzen uzten duen kanala.
Jaitsiera: Oinez.
Materiala: 11-12 zinta +
bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira behar.
Arroka: Kareharria
(tillita).
Orientazioa: Hegoa
Iraupena: 1h 30min.
Nork irekia: Josep Godoy
eta Jordi Muñoz, 1979ko urtarrila.
Nork
birrekipatua:
J. Godoy, Ll. Olondriz eta A. Sans, 2017an.


0 comentarios:
Publicar un comentario