OHARRA: Alex Portillo-ren "Guía de escalada deportiva. Benasque y alrededores" (Editorial Barrabes) liburuan bide hau "Estalentao" modura identifikatuta dago eta bere ezkerrean geratzen dena "Desustanciao" bezala. Luichy-ren erreseña zahar batan alderantziz da. Bide hau "Desustanciao" modura izendatuta dago eta bere ezkerrekoa "Estalentao".
Iristeko eta
hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.
Pallestra sektorera hurbildu eta “Xanadu” eta “Grease” bideak hasten
diren erlaitz handi aldera igo (ikus sarrera hori). Erlaitz handira iritsi
baino zertxobait lehenago (“Felipe el herboso” bidearen L2ko plaka handiaren
aurrean gaudenean; ikus sarrera hori), eskuiera, mugarri batzuk ikusiko ditugu. Hartxingadi bat
gurutzatu eta bidezidor baten arrastoei jarraituz bideen oinarrira iristen da.
Hobe da gauzak “De punta a punta” bidearen oinarrian uztea gero hortik egiten
baita azken rapela. Erreferentzia bezala bidea lertxun talde baten alboan (eskuinera)
dagoen erlaitz batean hasten da. Metro batzuk trepatu behar dira erlaitz
horretara igotzeko.
L1 (25m, 8 aseguru, 5c). Ezkerretik eskuinera igotzen den plaka luzea. Pasagunetxo fina plakan
sartzeko eta besteren bat luzearen erdi aldera. Bilgunea erlaitz handi eta
eroso batean.
L2 (50 m, 13 aseguru, 5c). Ezker aldera igo behar da sabai nabariaren azpira iritsi arte. Zeharkaldi
horizontal erraz bat ezker aldera bilgunearen bertikalean jarri arte. Blokeak
dituen zati bertikal batek azken plakan uzten gaitu. Bertan zailtasuna jaitsi
egiten da, baina aseguruak zerbait urrutiratzen dira.
L3 (30 m, 7 aseguru, 6a). Sabaira
iritsi arte disfrutatzen diren bi plaka. Sabaia ematen duena baino errazagoa
da. Bere eskuinean beti aurkituko ditugu helduleku onak. Ondoren, erlaitz txiki
batetik, ezkerrera pasa eta azken plakari ekin. Plaka honetako zailtasuna azken
metrotan dago.
Jaitsiera: Bidetik rapelatuz. R3tik R2ra eta hortik “De punta a punta” bidearen
R1era (“Desustanciao” bidearekin partekatzen dena).
Materiala: 13 zinta + bilgunerako
materiala. Friendsak eta fisureroak soberan.
Arroka: Gneis.
Orientazioa: Ipar mendebaldea.
Iraupena: 1h30min.
Nork ekipatua: Carlos Carracedo y Luis Alfonso, 2003.
0 comentarios:
Publicar un comentario