© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2019/08/22

Malanyeura itzultzen gara, bere eguzkira eta bere arroka ezin hobera.Bidea arroka trinkoz osatutako plaka segida amaigabe bat da. Aseguruen artean “airea” dago eta beraz, beraien artean eskalatu egin behar da. Bere edertasunagatik eta homogeneotasunagatik hirugarren luzeko plaka trinkoa aipatu behar da. Bidea paraboltekin, arroka-zubiekin eta ezpeletan kokatutako zintaren batekin ekipatuta dago. Hala ere urrutiratzeren bat edo beste babesteko ongi dator friends edo/eta fisurero joko bat eramatea (nahiz eta zerbait jartzeko aukera gutxi egon).
Marrazkian rapelatzeko markatuta dauden bilguneak 2 parabolt eta 2 eraztunez (R2’ eta R3) edo katez elkartutako 2 parabolt eta eraztunez (R4) osatuta daude.
Bidearen hasiera aurkitzeko oso elkar dauden bi haritzen alboan hasten dela kontuan izan behar da. Harkaitzean A.E. inizialak, tamaina txikiz eta beltzez, margotuta daude. Egia esan, zaila da inizial horiek aurkitzen. Bidea aurkitzen lagunduko diguten beste erreferentzia batzuk “Badalona” bidearen hasieratik 10 m eskuinera eta “Viatge pura delicia” bidetik (izenak harkaitzean beltzez margotuta daude) 5 m ezkerrera dagoela dira. Lehengo parabolta erraz ikusten da.

Iristeko eta Hurbiltzeko:  Ikus hurrengo sarrera.

L1 (30 m, 7 aseguru, 5c). Pasagunea bidearen hasieran. Bi haritzetako enbor batekin laguntzen bada, errazago egiten da. Ondoren plaka bat. Hori gainditzerakoan ezker aldera igoz azken plakei eraso behar zaie. Azken bi plaketan pasagune finak daude.
L2 (25 m, 6 aseguru, 5c). Ezker aldean geratzen den pitzadura aldera plakatik igo (zati fina). Ondoren, pitzadurari jarraituz, plakara irten eta eskuin aldera (diedro handi aldera) pasatu. Zati hori gainditu ondoren plakatxo labur bat soilik geratzen da bilgunera iristeko.
L3 (25 m, 5 aseguru, 5b). Pasagune finen bat duen zimurduraz beteriko plaka trinkoa. Arroka-zubiak soka oso finekin eginak daude eta ez dute konfiantza handia ematen (oso gertu dauden 2 arroka-zubietako batean soka hain fina da oinetakoen lokarriaz egina dagoela ematen duela). Eskerrak pare bat metro gorago eskuinetik igotzen den bidearen parabolt bat aurkitzen dela. Aseguru horrek azken metroak (eta urrekoak) konfiantzarekin igotzea ahalbidetzen dute. Bilgunea iritsi baino lehenago, azken metroak, harri solteak dituzten harmailetatik egiten da.
L4 (25 m, 2 aseguru, 4c). Harmailak hasieran. Luzeak ezkerrera egiten du azken plaka nabariaren bila. Txapa zertxobait gora, baina diedroaren laguntzarekin igo daitezke metro horiek. Diedroaren goiko zatian arreta izan behar da arrokaren.



Jaitsiera: Rapelatuz. R4tik R3ra, hortik igotzerakoan eskuinean geratzen zaigun bidearen R2ra. Azken bilgune horretatik (2 parabolt + 2 eraztuz) rapel zuzen eta garbi batekin lurrera iritsiko gara (60 m-ko sokekin).

Materiala: 7- 9 zinta + bilgunerako materiala. Aukeran Friends eta/edo fisurero joko bat eta zinta batzuk.
Arroka: Kareharria. Oso trinkoa eta zimurduraz betea. Malanyeuko arrokaren berezitasuna da.
Orientazioa: Hegoa, eguzkiak ematen dio egun osoan.
Iraupena: 2h.
Nork irekia: Joan Baraldés eta Toni Alarcón, 2014.



Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario